2009/09/18

Agurra

9-10 ikasturte berriaren hasiera honetan Barakaldon kalitatezko hezkuntzarako lantzen ari diren  profesionalei  agurpena bidali nahi diegu. Gure agurpentxoa bereziki irakaslei bidali nahi diegu, beren profesionaltasunagatik eta ikasgelako lanarengatik, egunez egunekoa  eta ikastetxesz ikastetxekoa, ikasleen garapen hobea lortuz.

Ikasturte honen berezitasuna frente bi, oso inportanteak  direnak, izango ditugula da, frente hauek ikastetxeeek zeuzkatenei eransten zaizkielarik. Diagnosia – Ebaluaketa eginda, txostenak helduko dira ikastetxeetara,  geroago hobekuntza plana egiteko, alde batetik, eta 2.0 Eskolaren ezarketa egiteko, bestaldetik.

Bi erronka hauek oso garrantzitsuak dira eta berriro ahaleginak egingo ditugu hausnarketan, proposamenen ekoizpenean,  proposamenak matxan jartzean eta ondorengo berrikuspenean.

Momentu hau aprobetxatzen dugu prozesu honetan ikastetxeko bakoitzearekin estuki elkarrekiko lana egitea gure borondatea dela esateko, baita gure nahia ere Ikastetxeen eta Berritzeguneen arteko harremana onuragarri gerta dadin, Barakaldoko hezkuntza kalitatezkoaren alde.

Barakaldoko Berritzeguneko Lantaldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario