2009/11/05

Lehen eta Bigarren Hezkuntza: esperientziak

Adela Poch-ek eta Elena Iturritzak, Abendaño Ikastolakoak  Gu ere maisu-maistrak izenburupeko esperientzia kontatu digute.

Pujolásen taldeko kidea den José Ramón Lagorekin egin zuten formazioa eta jarraipena. Elkarbizitza Plana egiten zeudenean agertu zen beharra.Ordutegi aldaketa egin zuten arratsaldeko bi saio lortzeko.  Ez zioten, haien ustetan, erantzun egokirik ematen hainbat egoerari.

Formakuntza jaso ondoren urte horretan bertan aurkeztu zuten proiektua 2008-09 ikasturterako. Lago entzun ondoren, oso gustura eta ilusioz hartu zuten proiektua. Ikasleekin 11 saio egin ziren Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Gela bakoitzean urteko plangintza egiten zen. 5. eta 6.maila  20 saio egin ziren.



Ikasturte honetan jarraitzen dute lan kooperatiboa lantzen. Abendañori buruzko esteka: 5.mailako bloga.

Bigarren esperientzia kontatzera, IES Mungia BHIko Anton Gonzalez y Miren Billelabeitia hurbildu dira . Orain dela hamar urte hasi ziren dialogikoak diren tertulia hauekin. "Diálogo, Interacción y transformación" filosofia barruan. "Tertulias literarias dialógicas" izeburua izan du esperientziak.

Interakzioa: ikasten dugu besteekiko harremanak izaten, gure esperientzia eta gizartekoa partekatzen. Zer konpartitzen da? liburua irakurriz, baloreak, ezagupenak ere, baina gehien bat baloreak. Norekin konpartitzen da? Ikasle ohiekin, atezainekin, gurasoekin, herriko pertsonekin...



Ikasleen arteko interakzioak ez dira soilik norabide batekoak, instituto horretan uste dute guztiek dutela irakasteko zerbait. Hau da, elkarrizketa igualitarioa izaten da.

IES Mungia BHI. Web orrian, atal bat duzue ikas-komunitateei buruz.

1 comentario: