Barakaldoko Berritzeguneko Lan Kooperatibo ("entrar como invitado" klikatu) mintegiaren barruan, koordinazioa izan dugu gaur VIC Unibertsitateko irakaslea den Pere Pujolàs-ekin. Berezia izan da erabilitako era. FM web-orrian eskaintzen den aukerekin, bideohitzaldia egin dugu. Mintegi saioan, Barakaldoko ikastetxeetako mintegikideak, aholkularien mintegikoak , berritzeguneko aholkulari batzuk, Ortuellako Berritzeguneko aholkularia den Gotzon Quintana, eta Sorkari erakundeko Koldo Gilsanz egon dira. Aldez aurretiko galdera sorta bidali genion Pereri eta gaurkoan aritu gara zalantzak argitzen, aholkuak eskatzen...
Oso emankorra izan da saioa eta, zorionez, teknika aldetik dena ondo joan da. Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk eta grabaturiko bideohitzaldiaren lotura. Kontuan izan editatu barik dagoela, hau da, izan den bezala agertzen dela, akatsak eta hutsuneak barne.
No hay comentarios:
Publicar un comentario