2010/02/09

Haur Hezkuntzako irakasleak zientzietan aritzen

Nork esan du haur txikiak ezin direla zientzetan aritzen?

Barakaldoko Haur Hezkuntzako irakasleek ziur daukate ikasle txikiek oso zientzialari onak direla. Haiek badakite mundua izugarri interesatzen zaiela haurrei. Izan ere, galdera asko egiten dizkiete egunero: zergatik gauean ez dago eguzkia? zergatik  txakurra hil zaio? Zergatik botatzen dute azukrea uretan eta desagertu egiten da? Ikerlari txiki horiek haien hipotesiak egiten dituzte; gure laguntzarekin metodo zientifikoa erabiltzen ikasiko dute, eta errealitatea ulertzen  joango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario