
Dagoeneko, hirugarren urtea beteko dugu “EUSKARA
PIZTUZ” egitasmoarekin eta aurten, urtero egiten dugun bezalaxe, Barakaldoko ikastetxe guztiak gonbidatu nahi ditugu.

Barakaldoko Hizkuntza Normalkuntza Mintegiko Teknikariok, euskara normalizazioaren bidean jartzeko, helburu batzuk ditugu, hauen artean euskararen ezagutza zabaldu, horren erabilera igo, ikasleen euskararekiko motibazioa landu, guraso eta irakasleen inplikazioa handitu… eta, argi dugu, guzti hori lortu ahal izateko,guztion lana ezinbestekoa dela, horrexegatik, 2010eko EUSKARA PIZTUZ honetan, Barakaldoko ikastetxe guztiekin euskara kaleratuko dugu eta esan behar dizuegu oraingo helburuak desberdinak direla, apirilaren 26,27 eta 28an, euskaraz dantza egingo dugu, ipuinak euskaraz kontatuko dizkigute, bertsoak euskaraz idatziko ditugu, eta guzti hori Barakaldoko kaleetan, euskal hitzak pizten, EUSKARA PIZTUZ.
1
Barakaldoko Hizkuntza Normalkuntza Mintegia
Euskara Piztuz
No hay comentarios:
Publicar un comentario