2010/04/20

Hezkuntza digitala Jardunaldia



Hilaren 22 eta 23an, Deustuko Unibertsitatean, 2010eko Hezkuntza Digitala Jardunaldiak izango ditugu. Irakasleei zuzenduak daude eta bertan, hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak egongo dira. Unibertsitateko Telefonica Katedrak eta Aulablogek (tailerrei dagokiena) antolatu dituzte. Hasierako hitzaldia Jordi Adell-ek egingo du, osteguneko arratsaldean.

Otsailean, ikasleei zuzendu ziren jardunaldiak izan ziren. Gai interesgarrien artean, Identitate digitalari buruzko hitzaldia (Tiscar Lararen eskutik) egon zen. Ikus dezakezue esteka honetan.



Eskola 2.0 erronkari begira oso interesgarria izan daiteke bertaratzea, han esaten dena entzutea, tailerren bat egitea eta mahai inguruetan parte hartzea .

Animatu nahi zaituztegu, ba, jardunaldietan egoteko.

Oharra: Tailerrak euskaraz eta gaztelaniaz eskeitzen dira.

Hona hemen jardunaldien egitaraua:

Egitaraua


Hezkuntza Digitalaren II. Jardunaldiak 2010.eko apirialk 22-23 egunetan izango dira. Hona hemen egitaraua:

  • 2010.eko apirilak 22a, osteguna:

    • 15:30: Jardunaldien aurkezpena.

    • 16:00: Hitzaldi nagusia: Jordi Adell, Universitat Jaume I-eko irakaslea.

    • 17:30: Kafea.

    • 18:00: Aldibereko lantegien lehenengo saioa.

    • 19:30: Lehenengo egunaren amaiera.



  • 2010.eko apirilak 23a, ostirala:

    • 16:00: Google Apps for Education, Luca Paderni, Google Europa.

    • 17:30: Kafea.

    • 18:00: Aldibereko lantegien bigarren saioa.

    • 19:30: Jardunaldien amaiera.




Lantegiak AulaBlogak antolatu ditu eta errepikatuko dire saio bakoitzean. Parte-hartzaileek lantegien ordena hautatu beharko dute. Saio bakoitzean lantegi hauek izango dira:

  • Hezkuntza-plataformak (ikuspegi pedagogikoa), ikaslearen ikaskuntza autonomo eta esanguratsua hezkuntza-plataforma baten bidez nola garatu, Elena Auzmendi eta Marijose Bezanillak emandakoa (gaztelaniaz).

  • Hezkuntza-plataformak (ikuspegi praktikoa), Moodle hezkuntza-plataforma lehenengo pausuak, Jon Bustillo y Josu Garro eta Pablo Garaizarek emandakoa (gaztelaniaz).

  • Google Apps lantegia, Google Unibertsoa: testu, irudia eta soinua ordubete batean klikez klik, Irene González eta Marcos Cadenatok emandakoa (elebiduna: euskaraz eta gazteleraz).

  • 2.0 tresnen lantegia, lerro kronologikoak, online kartelak, geolokalizazioa, komikiak eta aurkezpenak, Adela Fernández eta Marimar Pérezek emandakoa (elebiduna: euskaraz eta gazteleraz).


No hay comentarios:

Publicar un comentario