Pasaden ikasturtearen bukaeran, Euskara Piztuzeko Jaian, aukera izan genuen bertsolari txiki hauek ikusteko eta batez ere sortutako bertsoak entzuteko.
10-11ko ikasturtean proiektuan dauden ikastetxeak:

......Alkartu,
......El Regato,
......Ibaibe,
......Mukusuluba,
......N.S. Del Rosario,
......La .Milagrosa,
......S.J. Bosco eta
......Rontegi Ikastetxeak.
.............9 ikastetxe .............16 talde .............314 ikasle
Proiektuaren helburuak:
Ikasleak euskararen erabilpen normalizatuan parte hartzea du helburu, modu motibagarri eta atseginean euskara bizia ikastea eta lantzea, bide batez euskal kultur ondarearen partea den bertsolaritza ezagutuz, ahaztu gabe bertsolaritzaren bidez lantzen diren musikaltasuna eta trebetasun pertsonal eta sozialak.
Irakaslea:
Bertsozale elkarteko bertsolari bat
Noiz:
Ikastetxeetan urtarrilean martxan jarriko da eta ikasleek, 16 ordu horietan, bertsolaritzaren munduan murgiltzeko eta bizitzeko aukera ederra izango dute.
Zer ikasiko dute egiten ikasle hauek?
Talde bakoitzak 16 saio izango ditu hurrengo helburuak lortzeko
Geure buruari:
Bertsoen sorkuntzarako oinarrizko teknika.
Komikia:
Helburua marraztuta dagoen komikia bertsoz eta hitz lauz osatzea da.
Bertso-eskola:
Helburua jende aurrean bertsoa kantatzen ikastea da.
Ofizioka:
Helburua bertso bidez elkarrizketak sortzen ikastea da.
Ipuina:
Helburua ipuinak bertsotan kontatzen ikastea da.
Santa Eskea:
Helburuak eskeko koplak egin eta abestea da.
Bertso-postala:
Helburua postal bat bertsotan idaztea da.
Saioz saio:
Helburua bertso saioa motak bereiztea da.
Lan bikaina!
ResponderEliminar