
Igande honetan amaitu dira jardunaldiak. Arratsaldeak eta asteburu osoa izan dira Barakaldoko hiritarrentzako. Ieskola blogean irudiak, bideoak eta kronikak dituzue eskuragarri.
Ikasle asko pasa dira txoko guztietatik. Baina, eskola ordutegian, eskola 2.0 txokotik ere ibili dira. Egia esateko, gustura ibili gara Berritzegune Nagusiko Isidro, Xabier, Josi eta Santi, Barakaldoko berritzeguneko Fernando eta biok batera. Ikasleen ilusioa eta parte hartzeko gogo biziak agerian duzue ondoko argazkietan. Haien irakasleak ere primeran ibili ziren.
Arbel digitalean hiru hezkuntzarako baliabide frogatu dituzte:

- Artrage programarekin irudimena eta abileziak probatu dituzte (batzuek eskuak begiratzen zituzten, ea margoekin zikinduta zeuden...)
- Arbelaren programa barruan, igel baten disekzioa egin dute
- Geometriarekin jolastu dute. Irudiak sortu dituzte.
- Google Eart-en haien eskola bilatu dute.
[caption id="" align="alignleft" width="216" caption="ieskola blogetik hartuta"]

Netbook-etan, galdetegi bat bete dute. 350 ikasle inguru izan dira bidali dutenak (DBHko 1. eta 2. mailetako iaksleak eta LHko 5.mailakoak ziren).
Oso nabarmena izan da teknologiarekin duten harremana ikustea. Ikas-prozesuan erabiltzen ez dutenek berehala nahi zuten jolas orri batera joan. Erantzunetan ere aipagarria da oso leku gutxi ezagutzen dutela, behintzat, informazioa eskuratzeko.
Beste aldetik, gutxitan edo inoiz ordenadorea erabili ez dutenak ere bazeuden. Eta datu honek pentsa arazi behar digu. Askorentzat, eskola izango da alfabetatzeko leku bakarra...

No hay comentarios:
Publicar un comentario