2010/11/08

Ikasleek Web 2.0 tresnak erabiltzen eguneroko lanetan

Aurtengo Jardunaldi Pedagokikoetan aipatu genuen berritzeguneko bloga irakasleen bloga ere bazela eta atsegin handiz argitaratuko genuela ikasgeletan ari dena egiten. Ba, lehenengo esperientzia dugu prest.

Barakaldoko Alkartu ikastolan, 6.mailan, baliabide interesgarri batzuk erabiltzen dituzte ikasleek normaltasun osoz eguneroko lanetan. Sut&blai blogean ikus dezakezue eginiko erreportajea. Ondo baino hobeto dakite azaltzen zertan iharduten diren:

[caption id="attachment_2016" align="aligncenter" width="363" caption="Ikasleek zer den bloga azaltzen dute"][/caption]

Gela honetako andereñoak, Inmak, kontatu digu zeintzuk baliabide erabiltzen dituzten:



  1. http://gurelekua.wikispaces.com/

  2. http://matematikalantzen.wikispaces.com/

  3. http://erreseinak.wikispaces.com/




  • 6.mailan ikasle guztiek bloga dutenez, bakoitzeko wikia izango dute, koaderno bezala eta fitxategi moduan erabiltzeko.





Esperientziaren egilea:
Inmaculada González Torres. Blog
Alkartu Ikastolako 6.mailako tutorea


Ikusten duzuenez, lan asko dago hau guztiaren atzean. Halere, ikasleak ikustean zelan aritzen diren azalpenak ematen, asebetetze maila handitzen dela eta jarritako lanaren emaitzak agerian daudela uste dut. Gainera, bide horretatik jarraitzeko grina agertzen da.

Ea esperientzia hau ikusita irakasle gehiago animatzen diren beraien esperientziak kontatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario