2010/11/18

Internet eskola Barakaldon

Azaroaren 18tik 21era, hau da, aste honetako ostegunetik igandera, Barakaldoko frontoian, Internet eskola ekimena izango dugu Barakaldon. Lehenengo bi egunetan, eskola ordutegian, hainbat ikasle hurbilduko dira ekintzetan parte hartzeko. Gainontzeko ordutegian, edonor hurbil daiteke jolastu, informazioa jaso edota zalantzak argitzeko han dauden adituen eskutik.

Eusko Jaurlaritzak, Internet&Euskadi elkarteak eta  KZguneak aurtengo edizioa antolatu dute, Barakaldoko udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskaltel-ekin batera.

Xedea, teknologi berriak ezagutzeko aukera gutxi dutenenei ezagutzeko aukera eskaintzea da.

Barakaldoko Berritzegunea eta Hezkuntza Saileko Eskola 2.0 programako arduradunak hantxe ere egongo gara ikastetxeetako irakasle eta ikasleak jasotzeko eta Lehen Hezkuntzako 5.mailetan jarri diren gela digitala erakutsi eta, ahal den neurrian, jardueraren bat egiteko.

Animatu nahi ditugu gurasoak, irakasleak eta ikasleak bertaratu eta parte hartzeko.

Parte hartuko duten ikasleentzako inkesta: euskaraz - gazteleraz

No hay comentarios:

Publicar un comentario