2010/12/14

ANTZERK_HIZKUNTZA PROIEKTUA

2010-11ko ikasturtean Normalkuntza Mintegiak Barakaldoko Udalarekin batera herriko hainbat ikastetxetan antzerk_hizkuntza  proiektua martxan jarri du .



Asko dira Barakaldoko Normalkuntza Mintegian ikusten eta bizi izaten ditugun arazoak, baina behin eta berriro agertzen dena, zalantzarik gabe, euskararen erabilera eskasarekin lotuta dago. Bi dira,beste batzuen artean, aurkitzen ditugun azalpenak. Alde batetik etxe askotan erdaldunak dira eta beste hizkuntza batzuetan mintzatzen dira, eta beste aldetik, eskolan bertan euskara jasoa ikasten dute eta gure ikasleak idazle edo entzule dira gehien bat. Egoera horri aurre egiteko, tresna berri bat erabili nahi dugu gure ikasleen konpetentzia linguistikoa hobetzeko: ANTZERK_HIZKUNTZA eta horrela antzerkiak dituen tresnak erabiliko ditugu hurrengo helburuak lor ditzaten.

Helburuak


-Hizkuntza, Ahozkotasuna:


Ikasleak modu naturalean euskara erabiltzea.

Bat-baterkotasuna lantzea.

Ahozko azalpena ondo egitaratzea.

Emozioak, sentimenduak adierazteko ahalmena garatzea.

Harreman pertsonalak euskaraz izateko esparru egokia bilatzea.

Euskaraz disfrutatzeko eta ondo pasatzeko eremua eskaintzea...

-Jarrerak, Baloreak


Erantzukizuna lantzea.

Ikasleen arteko berigunea sustatzea.

Kultur aniztasuna lantzea.

Genero kontzientzia jorratzea.

Kontzentrazioa garatzea.

Autoestima lantzea eta bakoitzaren irudiaz jarrera baikorra izatea.

-Gaitasun artistikoa, Errealitatetik Fikziora:


Dramatizazioa, karakterizazioa, musika eta dantza, gorputz adierazpena, erlaxazioa, rolak landu, jolas kolektiboa, ahozko zein adatzizko testuen lanketa...

Metodologia


Aktibo eta parte hartzailea izango da, balore eraikitzaileak sustatuko dira eta ikaslearen autonomia bilatuko da.

Barakaldoko proiektuaren garapena:


.....Barakaldoko 9 ikastetxek .....hartuko dute parte:

.....N.S. del Rosario, Alazne,

.....Gurutzeta Institutua, S.P. .....de Nola,

.....S.J. Bosco, La Milagrosa,

.....Trueba Institutua, Beurko .....Institutua

.....eta El Regato Ikastetxea.

..........................................

18 talde arituko dira proiektu honetan, DBHko 2.mailako 390 ikasle.

Noiz? Urrian hasi eta apirilean bukatu.

Amaitzeko, aipatu nahi dugu bai abenduan, bai apirilean, aukera izango dugula ikasle horien lana ikusteko eta ebaluatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario