Ostiralean, hilak 21ean, berritzeguneko formazio saioa izan genuen. Aurten 4 saio antolatu ditu bgune2.0ko batzordeak aholkularitza lanari buruz hausnatzeko nahian eta eredu desberdinak ere jasotzeko asmoarekin. Norbanako gogoeta sustatu nahian, Berritzegune Nagusiko Jose Manuel López Irastorza izan genuen. Matematika arloko aholkularia izanik, ikastetxeekin ez du aholkularitza zuzena normalean, baina formazioaz bai arduratzen dela, eta esparru horretan eta baliabideen sorreran zein sailkapenean badu asko esateko.
Badakigu erronka bat dela mende honetako aholkularitza eredua , garai berrietara moldatzeko. Irakasleei gertatzen zaien bezala, birplanteamenduak egiteko beharrean gaude. Norberak bere esparruan, bere erritmoan eta bere nortasuna kontuan hartuz, egokitzapenak egingo ditu hezkuntza 2.0 eredua eraikitzeko.
Harira joateko, aurkezten dizuegu Jose Manuelek duen sitea. komeni da tartea hartzea arakatzen, Haur Hezkuntzatik Batxilergora aurkituko baitituzue bitarteko informatikoak, ikastaroak, loturak... Ondo hornitua, alajaina!
Saioan, Geogebra tresna aipatu zuen eta Manuel Sadaren orria ezagutu genuen. Ikastaroetan edo mintegietan zalantzak argitzeko edota laguntzeko Mikogoren ezaugarriak aztertu genituen. Azkenik, pantailan dagoena grabatzeko (tutorialak, esate baterako) screencast-o-matic aurkeztu zuen.
Sestaoko Jardunaldi Matematikoetan egongo da datorren asteartean, urtarrilaren 25ean, "recursos digitales matemáticos a nuestro alcance" hitzaldiarekin, BDHko irakasleei zuzendua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario