2011/04/11

Apirilak 11

Euskara Piztuz hasi da eta ez edozein modutan, gaur Barakaldoko DBHko ikasleak protagonistak izan direlako.

Barakaldo Antzokian, El Regato, Trueba, La Milagrosa eta Beurkoko 222 ikasle aktore bihurtu dira “Barakaldo 1366” istorioa kontatzeko.

Gure herriko istorioak kontatu nahi izan dizkigute: bandoen arteko borrokak, maitasunezko istorio bat eta harrigarria bada ere, “rapero” bat agertu zaigu  Barakaldoko antzinako kontuak  “rapeatzeko”.

Ondo pasa dugu obra ikusten eta, ez dugu zalantzarik izaten, aktoreek hobeto pasa dutela esatean.

ZORIONAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario