Aurten, PT Mintegian jo eta ke gaude konpetentzia matematikarekin.
Ados gaude, oro har, geletan konpetentzia hau lan egiteko orduan fitxa gehiegi eta eskuz erabiltzeko materiala gutxi erabiltzen ditugula.
Beraz, gure proposamena hauxe izan da. Alde batetik, konpetentzia matematika lantzeko helburuak eta hezkuntza premia bereziko ikaleen beharrak kontuan harturik zein motatako materialak izan daitezke egokienak. Eta bestalde, materiala horiek ekoiztea.
Hona hemen PT mintegiko partehartzaileek ekoiztu dituzten zenbait materiala:
1- "GARAJEA". Bi sarreratako garaje bat....Zenbat aparkaleku daude? Zenbat kotxe sartu dira ? ... Zenbat kotxe daude? Zenbat aparkaleku libre? |
 |
2. " ESEKITOKIA" Esekitoki bat, pintzak , janzteko arropa ( kolore eta forma ezberdinetakoak)... Eskegiko ditugu alkondara urdinak....Orain mahukalaburrakoak eta hemen mahukaluzeakoak... Guztira zenbat?... |
 |
3. " AINTZIRAKO JOKUA" Aintzira bat, lau urtegi, arrainak eta itsasoko animalia ezberdinak, arrantza egiteko kainabera, plastikozko zenbaki eta kolore mugikorrak... Arrantza egitera!...Zenbat arrain dituzu zure urtegeitan?...Jarri zenbakia.... Orain kolore berdinetakoak...Alderantziz, orain lakura... |
 |
4. "LOREDUN KUTXA" Oso kutxa polita, goiko aldean sarrera bat...globo eta arrozezko egindako pilotak... Zenbat sartu dituzu zuk?Nik.... zenbat daude??? |
 |
5. "ZENBAKI LERROA" Esekitokia, pintzak, plastikozko zenbaki-irudiak.... Zein falta da?....Aurrekoa, atzekoa...? |
 |
6. "MAGIKO KUTXA" Oso kutxa polita bi sarrerekin, material ezberdinak, laguntzeko materiala ( fitxa, zenbaki, irudi eta ebazpenak plastifikaturik...) Hemendik..zenbat? eta hortik ...? Orain... magia!! Zenbat daude?... Pentsatu... |
 |
No hay comentarios:
Publicar un comentario