Aurten ere, Ikasblogger taldeak bultzatua eta Berritzegune Nagusiaren ardurapean, Ikasblogak jardunaldia izango dugu Bilbon, Ingeniarien Goi Eskolan, ekainaren 27an.
Oraingo honetan gaia izango da "Sarean lan egin hobeto ikasteko eta irakasteko". Gaia guztiz aproposa bizi garen garaian, ezinbestekoa baitugu sareak eraiki, elikatu eta era kooperatiboan lan egitea. Hori irakasleei dagokien aldetik baina, eta, are garrantzizkoagoa, arrakastaren funtsa izan daiteke ikasleen kasuan, datozen erronkei erantzun ahal izateko.
Beraz, eta eskola eguna ez denez, animatzen zaituztegu parte hartzen, zuen esperientziak zabaltzen eta aipaturiko sare kulturan parte hartzen. Ez zarete damutuko. Bakardadea, askotan, izan baita eskolaren ezaugarri nabarmena, tamalez. Egun, hori mantenduezina da. Teknologiarekin edo teknologia barik, ezinbestekoak dira sareak irakas-irakaskuntza prozesuetan.
Jardunaldiaren blogean duzue izena emateko esteka, bazkarian apuntatzeko formularioa eta behin behineko egitaraua.

- Ikastetxearen gela birtuala
- Evaristoren ikasgelako bloga
- Canal TIC bloga
No hay comentarios:
Publicar un comentario