2011/09/05

DBHko eta LHko tutoreen mintegi berria

Barakaldoko berritzeguneak “Tutoretza, oinarrizko gaitasunak eta 2.0 abilidadeak” mintegia antolatu du, ekainean ikastetxeetara bidalitako 2011-12 mintegien taulan ikusi ahal izan zenuten bezala. Ikasturtea amaitu baino lehen, eskutitza ere bidali genizuen, ondoko egitasmoa adierazten : “Gure zonaldeko ikastetxe gehienek Hobekuntza Planetan eta berrikuntza eta formaziorako proiektuetan egindako proposamenei erantzuna ematea da mintegi honetako helburu nagusia”.



[caption id="" align="aligncenter" width="175" caption="Valium blogetik hartua"][/caption]

Egun hauetan, ikastetxeen ordutegiak antolatzen ari direla, gonbidapena luzatu nahi dizuegu mintegi honetan parte hartzen eta, bide batez, nondik norakoak azaldu ere.

Azken urteotan izan dugun “tresna digitalak konpetentziak lantzeko” mintegiaren jarraipena egin nahi dugu, beraz, bertaratu zaretenok (gehien bat 6.mailako irakasleek) ezagutzen duzue bertan eginikoa (gela birtualean eta blog honetan dituzue landutako gaiak).

2011-12 ikasturterako aurrerapausua ematea erabaki dugu, aspektu berriak gehituz:

  • DBHko lehen zikloko tutoreei (LHko hirugarren zikloko tutoreez gain) proposamena zabaltzea.

  • Hizkuntza konpetentzia izango da ardatza eta hori lantzeko metodologiak, hizkuntz estrategiak eta egokiak diren tresna digitalak landuko dira.

  • Tutoretza-estrategiak, hausnarketa eta bideratzeko ezagutza zabaltzea. Tutoreek dituzten eginkizun eta arduren garrantzia kontuan hartuz (e.b. irakasle taldea koordinatu, lan-ildo nagusiak ezartzea, norbanako tutoretza, familiei arreta...) eta, bestalde, erronka berriei (konpetentziak, eskola 2.0...) erantzuteko dagoen eguneraketaren premia ikusita, saiatuko gara lantalde eraginkorra sortzen.

Beste nobedadea da etapa, arlo eta ikuspegi anitzeko aholkulari taldea eratu dugula: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako (Hizkuntz arloko) aholkulariok bat egin dugu 10-14 urteko ikasleen tutoreentzako lan esparrua eskaintzeko asmoz.

Ditugun egitasmoak:

  1. Tutoretza lanei buruz eta konpententzien garapenari buruzko gogoeta egitea,  komunikaziorako konpetentzia eta konpetentzia digitala ardatzak izanik

  2. Hizkuntzen ikas-irakaskuntzarako ereduak ematea

  3. Konpetentzien garapenean 2.0 tresnak txertatea

  4. 2.0 tresnak eta eredu integratzaileak praktikan jartzeko balio duten atazak diseinatu, ikasgelan praktikan jarri eta partekatu (mintegian feedback eginez)

  5. Mintegiko lanaren ondorioak erantsi eta zabaldu

Mintegia garatzeko formazio saioak, modelajea eta lan praktikoak erabiliko ditugu. Bestalde, saio presentzialak zein berritzeguneko plataforma telematikoa izango ditugu lan eremu.
Mintegian parte hartzeko, Barakaldoko Berritzegunearen orrian inskripzioa egin behar da, urtero bezala.

Bestalde, Garatu deialdiaren 2.matrikula epea ireki da gaur. Hilaren 23ra arte aukera dago izena emateko. Eskainitakoen artean,  ondoko ikastaroak oso interesgarriak iruditzen zaizkigu mintegiari begira:



  • 106: Herramientas 2.0 y su utilización didáctica en las aulas de Lenguas de Primaria. Fitxa (LH)

  • 191: Recursos de la Web 2.0 para el trabajo con la lengua oral/ Ahozkotasuna lantzeko Web 2.0ko tresnak. Fitxa. (DBH)

  • 192: Taller de Webquest para el área de Lengua/ Webquest tailerra hizkuntza arloa lantzeko. Fitxa. (DBH)

  • 301: Acción tutorial y redes sociales. Fitxa (LH-DBH)

Galdetegia

No hay comentarios:

Publicar un comentario