
Lehen Hezkuntzako eta DBHko irakasleak ikasturte hasieran egin ohi dituen lanak (ikasle taldea antolatzekoak, gehian bat) nola egin ditzakeen, google tresnak erabiliz, da ikastaroaren helburua.
Barakaldoko Berritzeguneak antolatu du, alde batetik, tresna hauek erabiliz lan-saioak optimizatzeko eta, beste aldetik, ikasgune birtualean lan egiten hasteko.
Eskakizun bakarra da gmail kontua irekita izatea (*****@gmail.com). Helbide hori sartuko duzue inskripzioa egitean, berritzeguneak.net atariko orri honetan.
IKASTAROAREN HELBURUA
2.0 tresnak erabiliz ikasleekin egin beharreko lana zein irakasleari dagokiona optimizatzea.
- Ikasgelako kudeaketan behar ditugun Google-n oinarrizko tresnak erakustea
- Erabilerarako ereduak eta adibideak eskaini.
EDUKIAK
- Gmail: norberaren tutoretza-ikasleekin taldea osotu. Nola kudeatu. Aukerak
- Docs: dokumentuak (aurkezpenak, taulak, testu dokumentuak)
- Calendar: eskola egutegia egin. Abantaiak, erabilerak
- Formularioak: Inkestak, ebaluazioak egin. Abantaiak, erabilerak
- Segurtasuna, nortasun digitala eta baimenei buruzko kontuak.
- Arbel digitala:Lehen hastapenak eta erabilaren adibide batzuk.
10 ordu
Urriak 4,6,11 eta 13an
17:00etatik 19:30etara
Lekua zehaztu gabe dago, baina Barakaldoko ikastetxe batean izango da. Ziurtagiria izango du.
Lehentasuna: Hezkuntza publikoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario