2011/11/24

INDARKERIA SEXISTAREN AURKA

Azaroaren 25ean, Indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen dugu.

Gaur egun, pairatzen dugun indarkeria estrukturala da eta gure bizitzaren esparru guztietan ematen da. Beraz, aurre egin nahi badiogu, ezinbestekoa da prebentzioz hitz egitea, baita hezkidetzaz ere.

Horretarako, Hezkuntza Sailak, ikasturte honen hasieran, Hezkidetza Mintegia eskeini du parte hartu nahi duten ikastetxeetan genero-berdintasunean eta indarkeriaren prebentzioan oinarritutako hezkuntza eskuharmena egiteko eta hobekuntza prozesuak abierazi edota bultzatu ditzaten hausnarketarako eta prestakuntzarako guneak izaten.

Mintegian, baliabideak eta lan-tresnak eskura jarri dira. Adibidez, DBHrako

Beldur-barik kanpaina eta horretarako sortutako materiala “heziketa-kita” eta, LHrako NAHIKO programa.

Beste aldetik, ikastaroaren barruan “Educando para la igualdad y la prevención de la violencia de género” formakuntza-ekintza azaroaren 8an eta 9an  izan da. Saioen helburua irakasleak sentsibilizatzea izan da,  gerorako, ikastetxeetan analisia egiteko hainbat esparrutan: eskolako espazio eta denborak, ikastetxeetan sortzen diren harremanak eta aniztasuna bere konplexutasun osoan, eskola-materialak, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak, ikasliburuen edukiak eta bertan erabiltzen den hizkuntza, jolasak, bilerak, irakasleen eta familien harremanak… Hausnarketa eta diagnostiko ostean, hobekuntza esparruak hauteman egingo dira jardunbideak aldatzeko neurriak proposatzeko nahian.

Prestakuntza saioen laburpenak  Berritzegune Nagusiak grabatuta du  eta helbide hauetan eskuragarri:

Lidia Puigverten bideo-laburpena: http://www.youtube.com/watch?v=6hxGptqN-KI

Marianen bideo-laburpena1: http://www.youtube.com/watch?v=t2XNltWkN_M

Marianen bideo-laburpena2: http://www.youtube.com/watch?v=uQ2-GmkJ5zE

Marian Morenoren bloga ere oso interesgarria da eta honetan baliabide baliagarriak aurki daitezke.





No hay comentarios:

Publicar un comentario