2011/11/05

Zaratamoko Jardunaldiak: Ikasten ikasteko konpetentzia

Urriaren 20 eta 21ean zehar, Ikasten ikasteko konpetentzia Zaratamoko Berritzeguneko jardunaldiak ospatu dira.
Elena Martín eta Carmen Pellicer izan dira marko teoriko eta praktikoa azaldu dizkigunak.
B06  Zaratamoko berritzeguneko Jardunaldien bloga
Ostiralean, ikastetxeetako etapa guztietako esperientziak elkartrukatzeko gunea eskeini da. Programan lau gai nagusitu dira:

  • Ikasketa kooperatiboa

  • Hizkuntzen Portfolio Europarra

  • Proiektuen bidez lan egitea

  • Ikasten ikastea IKTen laguntzarekin

Azken honetan, gure eskualdeko ikastetxe bateko (CEIP Alkartu Ikastola HLHI) irakasle batek hartu du parte , Itziar Blancok Haur Hezkuntzako irakasleak, hain zuzen ere.


Itziarrek kontatu digu nola sartu zituen gelan IKTak (ordenagailua, bideoa, grabagailua, argazki makina…) eta nola lortu duen gelako dinamikan integratzen. Horretarako, orain dela urte batzuetatik bere ikasleekin gelako bloga dauka. Blogaren bidez gelan lantzen dituzten proiektuen prozesu osoa islatu eta komunean jartzen dute hezkuntza komunitatearekin harremanak lantzen baita parte hartzeko aukera emanez. Hona hemen erabili zuen diapositiben aurkezpena:

1 comentario: