Kontuan izan aurten izen-ematea on-line egitea daukazuela. On-line egin ezin duzuenok zoazte, mesedez, Hezkuntza Ordezkaritzara, bertako Euskara Atalera, eskabidea ohiko moduan (eskuz) egitera.
Ikastaroei buruzko informazioa (ezaugarriak, helburuak, datak...) izena emateko orria eta bestelako xehetasunak eskuratzeko, jo webgune honetako IKASTAROAK atalera.
IKASTAROAK: http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/formacion
Bi deialditan arautuko da IRALE programaren 2012-2013 ikasturtea.
Lehen deialdia Aurkezpen Txosten honek arautzen du; bigarrena, berriz, 2012ko maiatzekoak.
Martxoko deialdi honek ikastaro hauek xedatzen ditu:
- Irakastordu barneko ikastaroak, irakasle finkoentzat: U1,U2,U3,Z,3000,4000,5000 eta R ikastaroak (R300, R400, R500, R600 eta R700)
- Irakastorduz kanpoko eta udako ikastaroak, irakasle guztientzat (finko nahiz ez-finkoentzat): A,E,F,H, I eta Q ikastaroak.
Gogoan izan:
Eskaerak egiteko epea: martxoaren 12tik 23ra
Eskaerak on-line egin behar dira, ondo egiteko eman beharreko urratsak:
- Irakasle.net-en sartu. Bertan zaudela, saio hasi. Hots, erabiltzaile izena eta pasahitza idatzi.
- "Irakaslegunea"ren barnean zaudela, klik egin "IRALE ikastaroak 2012-2013
- Klik egin lotura honetan "Iralen parte hartzeko eskabidea"
- Hortik aurrera patxadaz bete...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ResponderEliminar