2012/03/09

"AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTEN" TAILERRA

Pasa den otsailaren 22an Barakaldoko Berritzegunean Haur Hezkuntzako irakasle talde batek zientzia tailer batean parte hartu genuen.
Carlos García Llorentek, Berritzegune Nagusiko zientzia arloko aholkulariak, "Airearekin jolasean zientzia ikasten" sekuentzia didaktikoa aurkeztu zigun.
Bost izan ziren landutako aireari buruzko oinarrizko kontzeptuak:

  • Aireak inguratzen gaitu eta sentitu egin dezakegu

  • Aireak tokia betetzen du eta materiaz osatua dago

  • Airea mugi daiteke eta haren indarra erabil dezakegu

  • Airea materia da, pisua du eta mugimenduari erresistentzia jartzen dio

  • Aireak betetzen duen espazioa tenperaturarekin aldatzen du

Tailerra guztiz praktikoa izan zen metodo zientifikoaren pausoak jarraituz:
1. Galdera sortu
2. Erantzun posibleak edo hipotesiak eman
3. Esperimentatu eta behatu
4. Ondorioak atera, hipotesia konfirmatu edo galdera berriak sortu
5. Gertatutakoa azaldu

Argi geratu zen irakatsi nahi ditugun kontzeptuak ulertuak eta barneratuak izan daitezen, umeekin jarduerak modu metodikoan lan egitea garrantzitsua dela.

Haur Hezkuntzan, txiki txikitatik zientzia munduarekin kontaktua izateko aukerak eskeini behar dizkiegu gure ikasleei. Eta ez da oso konplexua izan behar. Aire tailerrean konprobatu genuen, eguneroko esperientziaz eta baliabide arruntetik baliatuz, behatu, aztertu, manipulatu, hipotesiak formulatu, egiaztatu edota beste galdera berriak sortzea posiblea dela.

Beraz, gure ikasleak konpetente izaten lagun ditzagun, eguneroko gertakizun arruntak ulertu eta azaltzeko gai izateko hezkuntza zientifikoa modu erakargarrian landuz.

Guzti hau posiblea da. Guk, behintzat, oso ondo pasa genuen eta ahaztuta geneuzkan kontzeptu teoriko batzuk ulergarri bihurtu eta berrezkuratu genituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario