
...
Aste honetan Miren Laborda, Bergarako San Martin Eskolako HNATa, gure artean izan da eta duela bi urte martxan jarri duten Hezkuntza Proiektua azaldu digu.
Hitzaldia bukatu ondoren galderak egiteko aukera izan genuen eta guztien buruan hauxe zegoen:
Nola elkartzen da normalkuntza beste proiektuekin?
..
Miren: Eskolako antolaketa modu askotan aldatu dugu,beti ere gure helburu nagusienetariko euskararen erabilera izanik. Proiektuetan egiten dugu lana ikaskuntza kooperatiboan oinarrituz, Ahozkotasuna bereziki lantzeko tailerrak egiten dira (hiru hizkuntzetan). Gelan eta edozein arlotan euskararen erabilera bultzatuko duen didaktika martxan jartzen ari gara, adibidez Matematikan Problemen ebazpenarekin (hor matematika, elkarbizitza, euskara...lantzen ditugu). Ikasleen Partaidetza bultzatzen duen saioak egiten ditugu (Agenda 21, Elkarbizitza, Euskara). Haur Hezkuntzan eta L.H.ko 1.Zikloan zirkulazio libre antolatu da (Elkarbizitza, Euskara eta beste hainbat konpetentzia, irakurketa, idazketa, behaketa, eduki desberdinen jabetza...). Inklusioaren bidea jarraituz etorkinen HIPIaren laguntzak eta gainontzeko laguntzak ere gela barruan ematen ditugu, horrela premia bereziak dauzkaten ikasleak gelako giroan integratuz taldeekiko duen euskararen erreferentzia ez du galduko. Patio orduko jolasak antolatzen dira, astean birritan IPAn ideiak jaso, eztabaidatu... eta berriro Euskara, Elkarbizitza...
Ikasturte hasieran Elkarbizitza eta Euskararen erabilera uztartzen dituen astea antolatzen da. Teknologia berriak euskararen lanketa bultzatzeko erabiltzen dira (Web questak, Altxorraren bila...) horrela ikasleek proposaturiko gaiari buruzko informazioa topatu beharko dute eta gero informazio hori kudeatu, hau da euren artean baliogarriena zein den eztabaidatuz, lanerako erabiliko dutena adostu, lana egin ondoren besteen aurrean aurkeztu, grabazioak egin bideoak egiteko etab... Eta beti euskara erabiliz. Ikasleen ebaluazioa egiteko Curriculumean oinarritutako adierazleak erabili ditugu boletin berriak sortzeko...
Hau da egiten ari garena, hala ere, bidean zailtasunak topatzen ditugu, beldur izugarria diogu gure lana aldatzeari, baina gauzak beti berdin egiten baditugu, emaitzak berdinak lortuko ditugu. Ausardia ere behar dugu gure lanean. Koordinatzeko denbora...
No hay comentarios:
Publicar un comentario