2012/06/18

ARCE: III. Topaketa, La Bisbal

Aurreko astean, eta ARCE proiektuaren barruan, Berritzeguneko aholkulari batzuek izan genuen koordinaketa-topaketa Gironan. Bigarren egunean, Servei Educatiu del Baix Empurdá La Bisbal (SEBE) egoitzean, oso esperientzia interesgarriak jakinarazi zizkiguten. Hemen aipatu nahi ditugu.

Lauak dira aholkularitza arloko jardunbide egokiak: LLegim junts, Seminari de biblioteques escolars, LICCINEMA eta parejas lingüísticas. Aurkeztu zutenak SEBEko aholkulariak dira.

1.- Llegim junts, Irakuketa babesleak. Núria Rabassedas-ek irakurketa-bikoteen funtzionamendua azaldu zuen. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek lehen ziklokoak hartzen dituzte irakurketan laguntzeko. Hemen duzue ikasle-bikoteen karneta eredua eta bikoteak erabiltzen duen materiala irakurketa lantzeko.

2.- Seminari de biblioteques escolars. Núria Duch-ek irakurmen kutxak aurkeztu zituen. Gai baten inguruan prestatzen dituzte materialak ikastetxeetan maileguan uzteko. Ondoko mintegi gela birtualean (Sar daiteke gonbidatu gisa) gordeta dituzte proiektuak, materialak eta abarrak. Mintegian, irakurmena sustatzeko ekintzak prestatzen dira nagusiki.

3.-  LICCINEMA. Mar Escamillak, zineari buruzko ikastaroa azaldu zigun. Pelikula aukeratu ondoren kulturartekotasuna, elkarbizitza, genero kontuak... lantzeko aukera guztiak fitxa didaktikoetan jorratzen zituzten. Materialak SEBEko moodle honetan daude.


4.- Parejas lingüísticas. Marta Silvestrek, ikasketa eta zerbitzu solidarioa ardatza duen jarduera hau azaldu zigun: DBHko ikasle bat ikasle etorkin batekin elkartzen da berba egiteko eta katalana hobetzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario