2012/06/28

HAUR HEZKUNTZA MINTEGIA: JOLAS KOOPERATIBOA

Aurten, Barakaldoko Berritzeguneko Haur Hezkuntza Mintegian Jolas kooperatiboa izan da gaia.
Arteagabeitia eskolako Ainara García Lekuek bere esperientzia kontatzen digu ondoko lerroetan:

Jolas kooperatiboak ematean eta jasotzean oinarritzen diren jolasak dira, komunikazioa, kohesioa eta konfiantza bultzatzen dituztelarik. Hau guztiagatik eta lan mota honek suposatzen duenagatik mintegikideok erabaki dugu gai hau sakonago lantzea .
Saio hauetan erabili dugun lan-mekanika, honako hauxe izan da:
• Hasierako bi saioetan, teoria pixkat ikusi genuen "Maite Garaigordobil Landazabal. Juegos cooperativos y creativos para grupos de niños de 4 a 6 años. Ediciones Pirámide.2007", liburuan oinarrituta. Era honetan, jolas mota hauek hobeto ulertu eta ezagutu ditugu.

• Hurrengo saioetako lan-mekanika, kide bakoitzak beren ikastetxean praktikan jarritako jolasak besteei esposatzea eta azaltzea izan da; horretarako, material ezberdinak erabili ditugu: argazkiak, bideoak, umeek ekoiztutako lanak -marrazkiak,e.a-. Era honetan, sortu zitezkeen zalantzak, eragozpenak edota zailtasunak guztion artean argitzen, ulertzen edota irtenbideak bilatzen saiatu gara.

Egin dugun lanaren lekuko izan nahi baduzue, aurkezpen hauek ikustera gonbidatzen zaituztet.





No hay comentarios:

Publicar un comentario