Ebaluazio Diagnostikoak zirela eta, hainbat ikastetxetan abian jarri ziren hobetzeko ekintzen ondorioz, emaitza onak eta probetxugarriak agerira atera dira. Aholkulariok badakigu lortutakoa ordu askoz, ardura handiz eta barne grinaz eginda dagoela, horrexegatik komunikazio konpetentzia hobetzeko lana partekatzeko aukera luzatu genien sei ikastetxei.
Proposamena ontzat emanda eta JARDUN TRUKE izendatuta, pasa den maiatzaren arratsalde batean lehenengo bilera izan zen eta honetan partekideek komunikazio konpetentzia garatzeko landutako prozesuak eta jarduerak elkarri entzun zizkioten.
Azalpen zehatzak eta interesagarriak egin zituzten, besteak beste ohiko antolamenduaren aldaketak, klaustroko lan-saoien prestakuntza, entzumena ebaluatzeko jarduerak, ikasgai guztietan erabiltzeko irakurmen-baliabideak, ahozko adierazpena bermatzeko irratiaren erabilera, eta ikasleek ekoiztutako idazlan- proiektuak.
Amaitzean, JARDUN TRUKE esperientziari jarraitzeko asmoz, wiki bat sortu eta erabiltzen ikastea adostu genuen, ikastetxeen arteko lankidetza bultzatzeko. Ataza honen berri emateko irritikan gaude, trukatzen baldin badugu, askoz hobea izango baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario