2012/10/23

TEKNOSKOPIA




Urtero legez, Elhuyar Fundazioak Teknoskopioa lehiaketa abiarazi du. 14-18 urteko gazteentzako lehiaketa bat da, eta parte-hartzaileek bi modalitatetan har dezakete parte: Ikerketa-proiektuan edo Proiektu teknologikoan. Ikerketa-proiektua modalitatean, aukeratutako arazoari konponbidea emateko ikerketa-lan bat garatu behar dute gazteek; Proiektu teknologikoa modalitatean, berriz, aukeratutako arazoari konponbidea emateko produktu teknologiko bat diseinatu behar dute. Teknoskopioa lehiaketan izena emateko epea azaroaren 5ean hasiko da. Izen-emateak http://teknoskopioa.elhuyar.org webgunean egin behar dira
Sariei dagokienez, modalitate bakoitzeko proiektu onena egiten duten taldeetako kideek tableta bana eta Tecnalia korporazioko zentro bateko egonaldia irabaziko dute, eta benetako ikertzaileekin lan egiteko aukera izango dute. Bestalde, proiektuen komunikazio onena ere sarituko da, eta modalitate bakoitzeko irabazleek tableta bana eta Elhuyarren produktu-sorta bat eskuratuko dituzte.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario