Hilaren 8an, Barakaldoko Berritzegunean, Mariona Corcelles-ek Bikoteka Irakurtzen programari buruzko formazioa eman zuen. Goiz osoko saioa izan arren, ez zitzaigun luze egin. Oso azalpen argiak eman zituen eta zalantzei erantzun egokiak ere eman zizkiola uste dugu. Nabaritzen da programaren alde praktikoa, geletan lantzen dena, primeran ezagutzen duela. Bestalde, programari buruzko ikerlana ere egina dutela agerian egon zen. Bigarren hau oso garrantzizkoa da guretzako, martxan jarriko den ekimena urte batzuen esperientziekin elikatu dela, hobetu dela, frogatu dela eta emaitzak ere ezagutzen dituztela.
Saioan, programan parte hartuko duten Barakaldoko zazpi ikastetxe bertaratu ziren, Sestaoko berritzeguneari dagozkion zonaldeko lau ikastetxe, Ortuellako Berritzegunearen zonaldeko beste bat eta Gernika aldeko bi ikastetxeko irakasleak. 34 lagun guztira. Berritzeguneko aholkulariak ere egon ginen saio emankor honetan.
Aurreko sarrera honetan duzue programaren azalpen egokia interesa izanez gero. Gainera, Marionak aipaturiko liburua ere bertan behera kargatu daiteke esteka berdinean.
Gure aldetik, formazioan esandako guztia nabarmena izan arren, goraipatu nahi ditugu ikerketek dioten arabera programarekin lortutako hobekuntza, hizkuntza-komunikaziorako konpetentzian. Hain zuzen ere, idatzizko ulermenari dagokiona. Programaren helburuak dira kooperazioa, ikasle guztien arrakasta, inklusibak diren metodologietan trebatzea, zentruen sare kooperatiba sortzea eta familien inplikazioa lortzea. Ez da makala!
Bestalde, azpimarratzekoa da beste oinarrizko konpetentziak lantzeko aukera dugula Bikoketa Irakurtzen programa martxan jartzen denean: ikasten ikastea konpetentzia, hizkuntza komunikaziorako konpetentzia, konpetentzia digitala, herritartasuenrako konpetentzia, norberaren ekimenarako eta autonomia konpetentzia.
Jakin genuen urte batzuen esperientzia duten ikastetxeek idatzizko adierazmenari ekiten hasi direla, programa barruan, "Bikoteka irakurtzen eta idazten" deiturikoan.
Bi programek lotura estua dute Barakaldoko ikastetxeetan jorratzen ari diren hainbat hobekuntza planeko ekintzekin, hizkuntza konpetentzia eta kooperazioa metodologia ardatza dituzten guztietan, alegia.
Hona hemen programaren ezaugarriak biltzen dituen aurkezpen bat (Jose María Pizarroren eskutik)
No hay comentarios:
Publicar un comentario