2012/11/16

“Izar Berriak”, Azpeitian

Bosco Ikastetxeko amak


Zorionak!!!!


Aste honetan Azpeitian Antzerki Topaketak izan dira. “Ahozko Adierazmena” programa barruan zenbait taldek parte hartu dugu. Hauetariko bat, “Izar Berriak” taldekook izan gara .
Azpeitiko antzokia izugarria da, bertan 550 ikusle sartzen dira eta. Guretzat aipatzeko esperientzia izan da, hasierako nerbioak barre eta poza bihurtu ziren.
Azpeitiko eta Azkoitiko umeek asko gozatu zuten, kantatzen eta dantzatzen. Publikoak zutik agur egin zigun. Umeen barreak eta algarak gure oparirik politena izan ziren.
Guretzat antzeztea dibertitzea da, eta gure antzezlanei esker gure aurrean dauden ikusleek ondo pasatzea da gure asmoa. Euskarak aukera paregabea eman digu esperientzia hau bizitzeko.
Bide honetatik jarraituko dugu eta laster hurrengoa prest izango dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario