Orain dela egun batzuk ediagnostikoak atalean konpetentzia digitalaren markoa jarri zuten. Dokumentu honetan Derrigorrezko Hezkuntzan lortu beharreko konpetentziak (dimentsioak, azpikonpetentziak eta adierazleak barne direlarik) eta ebaluatuko diren ikasmailetarako garapen mailak irakur ditzakegu.
Legediari begira, 2007ko Euskal Curriculuma plazaratu zenetik aurrera ikastetxeei dagokie ikasleen konpetentzia digitalaren garapena. Honek esan nahi du erabakiak hartu behar dituztela eta, ondorioz, garatzeko planak prestatu , etapa bakoitzaren maila guzti-guztietan konpetentzia hau kontuan hartu, programatu eta ikasgai guztietan lantzen ari dela bermatzeko agindua dutela ikastetxeek.
ISEI-IVEIri dagokio kanpoko probak prestatzea, zeinetan konpetentziaren ezagutza eta garapen maila neurtzen diren. Aurtengo probetan, bigarren hiruhilekoan egingo direnetan, ezagutza digitalari buruzko proba pilotoak egingo dira. Ikasleen ezaguera praktikoa (bizitzari lotua) neurtu arren, argi dago asko esan behar duela ikas-zentruak, hezkuntza sistema orekatzailea den neurrian, egon daitekeen desoreka sozio-ekonomikoak berdintzeko dituen aukerak kontuan hartuz. Bestalde, curriculumak, goian aipaturiko datatik aurrera, edukiak, helburuak, ebaluatzeko irizpideak eta adierazleak eskaitzen dizkigu dagoen erronka digitalari aurre egiteko.
Eskola 2.0 atarian duzue erreferentzia izan daitekeen ondoko dokumentua: “Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak, esparru teorikoa” (eta hemen, gaztelaniaz). Irakurketa lasaia merezi dute aipatzen dituzten hiru ardatzetan definitzen diren gaitasunak (konpetentziak),
Irakasleentzako:
Irakasleentzako:
- Lanbide arloko kudeaketa eta garapena
- Didaktika, pedagogia
- Curriculuma, herritartasun digitala.
Ikasleentzako:
- Trebetasun teknologikoa
- Bizitza osorako ikaskuntza
- Herritartasun digitala.
Azken atal hau konpetentzia digitalaren marko teorikoan ondoko dimentsioetan zehazten dira:
- Trebetasun teknologikoa
- Ikaskuntza-Jakintza
- Herritartasun digitala
Hona hemen irudia, azpidimentsioekin batera.
Azken aipamena egingo diot orain gutxi irakurri dudan europar proiektu bati. Europa/tecnologias de la información y comunicación blogean proyecto DIGCOMP delakoaren barruan, propuesta de marco común europea de la Competencia Digital zirriborroaren berri eman dute. Europa mailan eraikitzen ari diren markoak 21 konpetentzia izango ditu, bakoitzeko deskriptoreak eta dagozkien garapen mailak ere izango dituelarik. Konpetentzia hauek 5 esparrutan sailkatu dituzte. Blogean agertzen den bezala itsasten dut:
- Información: búsqueda, gestión de fuentes, articulación de necesidades informativas, marcación y archivo.
- Comunicación: interacción en medios digitales, compartir información y materiales, colaboración, participación y netiqueta.
- Creación de contenidos: publicación básica en soportes digitales, integración y remezcla, licencias y derechos, producción multimedia y programación de aplicaciones según objetivos de uso.
- Seguridad: protección de dispositivos, datos, privacidad, salud y entorno medioambiental.
- Resolución de problemas: resolver incidencias técnicas, identificar necesidades de conocimiento y soluciones según necesidades.
Gure Erkidegoko ikasleek 2013-2014 ikasturteko diagnosi ebaluazioan, konpetentzia digitaleko proba egingo omen dute. Aurreko edizioetan somatu nuen bezala, ea oraingoan ere proba egitearenak begi bistan jartzen duen irakasleen alfabetatze teknologikoaren premia (eta ikasleak, konpetentzia hau saihestu gabe, hezitzearen beharra).
Ekin diezaiogun lanari!
Sarrera hau e-Gela blogerako egindako artikulu bera da.
e-gela, eskola 2.0 programako bloga da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario