EAE-KO ESKOLETAKO HIZKUNTZA ERABILERAREN GAINEKO IKERKETA
Ikasle gehienak euskaraz aritzen dira gelan baina gaztelaniaz patioan
EAEko ikasleen %20k soilik dute euskara lehen hizkuntza, baina ikasgelan %60k euskaraz egiten dute. Datu berari alde baikorretik ala negatibotik begiratzen ahal diogu -gutxi dira euskara ama hizkuntza dutenak, pentsa dezakegu, edo hezkuntzak erabilera sustatzen zenbat laguntzen duen konturatu-. Lakuako Gobernuaren eta Soziolinguistika Klusterraren ikerketa proiektuaren xedea egoera zehatz eta zabal deskribatzea da, gero perspektibarekin aztertzeko.
Maider IANTZI | DONOSTIA
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe guztietan -publikoak zein
pribatuak, eta eredu guztietakoak- ikasleek hizkuntza nola erabiltzen
duten neurtu dute Arrue proiektuan. LMHko 4. mailan (9-10 urte) eta DBH
2n (13-14 urte) egin dute ikerketa Lakuako Hezkuntza Sailak eta
Soziolinguistika Klusterrak, Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko
erakundearekin (ISEI-IVEI) elkarlanean.
Heldu den ostegunean, Kursaalen izanen den soziolinguistika jardunaldian jorratuko dituzte emaitzak gai monografiko gisa, baina ondorioen aurrerapen bat egin zuten atzo eta eman zituzten datu esanguratsu batzuk. Adibidez, ikasleen %20 edo 21ek soilik dute euskara lehen hizkuntza; ikaskideekin gelan daudenean, ordea, %60k euskaraz egiten dute, euskaraz egiteko eremutzat hartzen dutelako ikasgela.
Gela barreneko joera aldatu ez ezik, irauli ere egiten da adin batetik bertzera: LMH4n gehiengoa euskaraz aritzen da lagunekin (%60 beti edo gehienetan) eta DBH2n, berriz, gaztelaniaz (%60 beti edo gehienetan). Jolaslekura ateratzen direnean ez dute berdin erabiltzen euskara. Beti edo gehienetan gaztelaniaz aritzen dira gehienak bi ikasmailetan, neurri ezberdinean bada ere: 9-10 urteko gazteen %59 gaztelaniaz mintzatzen dira patioan, eta 13-14 urtekoen artean, %75.
Irakasleekin, joera nagusia euskaraz egitea da, bai gelan bai kanpoan. LMH4ko ikasleen %74 euskaraz zuzentzen zaizkie, eta DBH2koen artean, %61.
«Zientzia arauz aztertu nahi izan dugu errealitatea, eta perspektibarekin aztertzeko asmoa dugu, epe luzera. Lehentasunezko eremu bati, haur eta gazteen erabilerari, erantzun nahi diogu», adierazi zuen. Ikerketa egiteko modua eredugarria dela gaineratu zuen, unibertsitate aditu, instituzio eta eragileek tokia dutelako. Horrek aberastu egiten du lana eta irakurketa osoagoa egin.
EAEko unibertso osoa (LMH4ko 18.636 ikasleak eta DBH 2ko 17.184ak) aztertzea ere ezohikoa dela erantsi zuen Pablo Suberbiola Klusterreko eta ikerketa proiektu honetako teknikariak. Bertan, ez dago akats tarterik.
Eta etorkizunera begira, zer? Arruek mugarri bat jarriko duela azaldu zuen Usarraldek, nahiz eta gero ere ikerketa garatzen eta berritzen joanen diren, eskolako erabilera euskararen osasunaren adierazgarri bat delako. «Azterketa hau ez doa hipotesi bat konfirmatzera», argitu zuen Suberbiolak. «Erabilera zeren arabera aldatzen den aztertu dugu, baina lan ildo bezala, planteamendu deskriptiboarekin, gero horren gainean hipotesiak formulatzeko. Informazio ahalik eta zabalena, zorrotzena eta zientifikoki zehatzena lortzen ahalegindu gara».
Datuen interpretazioa egitean, Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordeak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburuordeak eskolaren ekarpena nabarmendu zuten -«Hizkuntza biziberritzean aurrera egitea hezkuntzari zor zaio neurri handi batean»-, baina euskarak eskolatik kanpo bidelagunak behar dituela ohartarazi zuten biek, erabilera esparru formaletatik ateratzea: ikasgelatik patiora eta handik gizarte hurbileko bizi girora. Euskarak bere lekua topatu dezan bertze hizkuntzen artean.
Heldu den ostegunean, Kursaalen izanen den soziolinguistika jardunaldian jorratuko dituzte emaitzak gai monografiko gisa, baina ondorioen aurrerapen bat egin zuten atzo eta eman zituzten datu esanguratsu batzuk. Adibidez, ikasleen %20 edo 21ek soilik dute euskara lehen hizkuntza; ikaskideekin gelan daudenean, ordea, %60k euskaraz egiten dute, euskaraz egiteko eremutzat hartzen dutelako ikasgela.
Gela barreneko joera aldatu ez ezik, irauli ere egiten da adin batetik bertzera: LMH4n gehiengoa euskaraz aritzen da lagunekin (%60 beti edo gehienetan) eta DBH2n, berriz, gaztelaniaz (%60 beti edo gehienetan). Jolaslekura ateratzen direnean ez dute berdin erabiltzen euskara. Beti edo gehienetan gaztelaniaz aritzen dira gehienak bi ikasmailetan, neurri ezberdinean bada ere: 9-10 urteko gazteen %59 gaztelaniaz mintzatzen dira patioan, eta 13-14 urtekoen artean, %75.
Irakasleekin, joera nagusia euskaraz egitea da, bai gelan bai kanpoan. LMH4ko ikasleen %74 euskaraz zuzentzen zaizkie, eta DBH2koen artean, %61.
Arrue proiektua
Ibon Usarralde Klusterreko kudeatzaileak agertu zuenez, Arrue
proiektua ikasleen eskola giroko hizkuntza erabileraren gaineko
ikerketa-ildo bat da. 2004an sortu zuten Lakuako Hezkuntza Sailarekin
elkarlanean eta 2010-2011 ikasturtean ISEI-IVEI batu zitzaien. Hizkuntza
erabileraren -bereziki euskarazko jarduna- zer-nolakoak eta zenbatekoak
aztertzea dute helburu, baita faktoreak identifikatzen saiatzea eta
euskararen erabilera normalizatzeko egiten diren ekinaldiei etekinik
hoberena nola atera adosteko ebidentzia enpiriko garrantzitsua biltzea
eta sistematizatzea ere.«Zientzia arauz aztertu nahi izan dugu errealitatea, eta perspektibarekin aztertzeko asmoa dugu, epe luzera. Lehentasunezko eremu bati, haur eta gazteen erabilerari, erantzun nahi diogu», adierazi zuen. Ikerketa egiteko modua eredugarria dela gaineratu zuen, unibertsitate aditu, instituzio eta eragileek tokia dutelako. Horrek aberastu egiten du lana eta irakurketa osoagoa egin.
EAEko unibertso osoa (LMH4ko 18.636 ikasleak eta DBH 2ko 17.184ak) aztertzea ere ezohikoa dela erantsi zuen Pablo Suberbiola Klusterreko eta ikerketa proiektu honetako teknikariak. Bertan, ez dago akats tarterik.
Eta etorkizunera begira, zer? Arruek mugarri bat jarriko duela azaldu zuen Usarraldek, nahiz eta gero ere ikerketa garatzen eta berritzen joanen diren, eskolako erabilera euskararen osasunaren adierazgarri bat delako. «Azterketa hau ez doa hipotesi bat konfirmatzera», argitu zuen Suberbiolak. «Erabilera zeren arabera aldatzen den aztertu dugu, baina lan ildo bezala, planteamendu deskriptiboarekin, gero horren gainean hipotesiak formulatzeko. Informazio ahalik eta zabalena, zorrotzena eta zientifikoki zehatzena lortzen ahalegindu gara».
Datuen interpretazioa egitean, Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordeak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburuordeak eskolaren ekarpena nabarmendu zuten -«Hizkuntza biziberritzean aurrera egitea hezkuntzari zor zaio neurri handi batean»-, baina euskarak eskolatik kanpo bidelagunak behar dituela ohartarazi zuten biek, erabilera esparru formaletatik ateratzea: ikasgelatik patiora eta handik gizarte hurbileko bizi girora. Euskarak bere lekua topatu dezan bertze hizkuntzen artean.
Los jóvenes tienden a imitar lo que ven (y oyen) en casa
El viceconsejero de Política Lingüística del Gobierno de Lakua, Patxi
Baztarrika, explicó al hacer el análisis de los datos del proyecto
Arrue que la realidad del uso de las lenguas es muy compleja, ya que hay
que tener en cuenta muchos factores y la influencia que tienen entre sí
es enorme. Por ejemplo, destacó que se debería renovar el concepto de
la transmisión a través de la familia. En su opinión, los niños
mayoritariamente imitan lo que ven en casa y por ello, además de
enseñarles el euskara, es necesario que eche raíces para que luego
realmente utilicen el idioma aprendido. «Debemos lograr que las madres y
padres se percaten de la influencia que tiene en los hijos lo que ellos
hacen en casa».
La relación entre escuela y sociedad es evidente, pero Baztarrika sostiene que algunas veces olvidamos las grandes implicaciones que tiene y, aunque la escuela tiene un papel fundamental para que la sociedad sea euskaldun, con ello no es suficiente. «Se necesita una política lingüística proactiva», dijo, entre otras cosas «porque no es verdad que entre el conocimiento y el uso exista una correlación absoluta».
Señaló que los estudios de este tipo tienen un riesgo: puedes tomar cuatro datos no tan halagüeños y llegar a una conclusión negativa. O todo lo contrario: fijar toda la atención en un dato muy positivo e inflar la realidad. «En esta investigación hay indicios positivos y otros que nos dan pistas para identificar dónde están los problemas y cuáles son los retos a los que nos tenemos que enfrentar». Considera que el estudio sirve de orientación para saber qué hacer con el fin de que el euskara encuentre su lugar entre otras lenguas.
Los alumnos utilizan más el castellano cuando ven la televisión, y también el inglés al escuchar música. Y esa tendencia resulta más evidente al pasar de los jóvenes de 9-10 años a los de 13-14. Baztarrika apuntó al respecto que no cabe pensar que el euskara se va a expandir a la sociedad a través de la escuela y que así su uso será generalizado algún día. M. I.

No hay comentarios:
Publicar un comentario