2013/01/31

Irakaskuntza: lanik hoberena.

Ikasturte guztietan bezala, berriz gure Hezkuntza Sistema sartzeko aurre-matrikulazio epean gaude. Irakaskuntzan lan egiten dugunentzat ohitura bihurtu da. Ez dugu horretaz gehiegi pentsatzen; agian,  ia ume gutxi ala nahiko izango dugun gure ikastetxean datorren ikasturterako, hori da kezkatzen gaituena.

Ba, niri, aurten zera etortzen zait burura, ume askorentzat bere lehenengo eskolaratzea izango dela. Irudikatzen ari naiz aurpegi txiki horiek, irrifar ala negarrez; begietan jakin-mina eta beldurra nahazturik. Baita gogoratzen ari naiz ere momentu magiko horretan, zeinetan gure golkoan behar duten segurtasuna aurkiten duten. Handik aurrera, haien jakiteko gogoak ez dute bukaerarik. Urte asko egongo dira gurekin, ikasten, jolasten...bizitzen.

Irudi horrek eraginda, neure buruari galdetzen diot:
- Txikitxo horiek ez al dute merezi gure lanik hoberena?
- Ez diegu emango munduan, gure gizartean eta gure baitan daukagunik hoberena?
Jakina! Horretan datza gure lanaren gakoa: ume eta gazteei haien garapenean laguntzen; aurreko belaunaldien lorpenak transmititzen; eta, azken finean, gizarte gero eta hobeagoa eraiki dezaten prestatzen.

Eta horretan gaudela esan nahi dizuet! Horregatik egunero hartzen dituzuen ardurak; egunero pilatzen zaizuen lana; egunero egitren dituzuen ahaleginak; dana, merezi du. Haiek merezi dutelako. Eta horrexegatik, Irakaskuntza munduko lanik hoberena dela uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario