2013/02/19

"OSASUN MENTAL ETA GORTASUNEKO UNITATEA AURKESTEA BASURTUKO HUko HAUR ETA NERABEENTZAT

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Gorreria eta Osasun mentalarentzako programa egitekoa, entzumen urritasunak dituzten haur eta gazteen beharrizanen arreta da, gor prelokutibo eta postlokutiboak, nahiz entzumen urritasun maila ezberdinak dituztenak. Horretarako, osasun mentalari dagozkion beharrizanen azterketa egin, eta dagokionean, tratamendu psikofarmakologiko eta psikoterapeutikoak erabiliko dira.

Zerbitzu honen eskeintzan jardungo den lan-taldea ondokoek osatzen dute: Psikiatra ( Nora Olazábal), PIR formakuntza osatzen ari den Psikologo Klinikoa (Veronica Pousa). Bi pertsona hauek keinu hizkuntza ezagutzen dute. Gainbegiratzeile lanean Aranzazu Fernández Rivas doktorea, Basurtu Unibertsitate Ospitaleko Haur eta Gazteentzako Zerbitzuburu, izango da. Proiektu hau Psikiatria Zerbitzuko jardueren barruan egingo da.

Arreta, adin txikoen beharrizanen arabera egingo da, elkarrizketa kliniko eta proba psikometriko egokituen bidez beharrizan espezifikoak aztertuz. Patologia bakoitzaren analisia gor komunitatearen idiosinkrasia  eta famili eta hezkuntza sarearen testuingurua kontuan hartuz egingo da.

Kasuen deribazioa  Haur  eta Gazteentzako Osasun Mental Zentruetatik, Basurtu eta Gurutzetako Ospitaleetako Haur eta Gazteentzako PsikiatriakoKanpo kontsultetatik, Pediatria Orokorreko kontsultetatik eta Berritzeguneko HPB Aholkulariengandik jasoko da.
Bebé o niño sordo



No hay comentarios:

Publicar un comentario