Astelehenean izandako mintegi batean ondorengo proiektua aurkeztu dute, ZABALDU MUNDURA BIZIKIDETZA GLOBALA. Nire ustez oso interesgarria da eta aipatzen dizuet informazioa eta hemen esteka zuentzako.
Zabalketa elkartea hezkuntza arloari estu lotutako erakunde bat da, eta
funtsezko elementutzat du hezkuntza, mundu bidezkoago, solidarioago eta
iraunkorrago bat eraikitzeko. Hori dela-eta, sortu zenetik, material
didaktikoak lantzeari ekin dio, irakasleei laguntzeko tresna gisa,
Garapenerako Hezkuntza ikastetxeen curriculum proiektuetan txertatzeko
helburuarekin.
Bizikidetzak garrantzi berezia du hezkuntzan, eta funtsezkoak dira
hura indartzeko balioetan oinarritutako ikaskuntza (elkartasunean,
justizian, askatasunean, errespetuan edo kontsumo arduratsuan) nahiz
Giza Eskubideen ezagutza eta errespetua.
Zabalketako kideontzat, bizikidetzak hainbat osagai hartzen ditu
bere baitan, eta horrela bereiz ditzakegu, besteak beste,
gizarte-bizikidetza, bizikidetza ekonomikoa, ingurumen-bizikidetza,
bizikidetza politikoa, erlijio-bizikidetza eta belaunaldien arteko
bizikidetza.
Zabaldu Mundura – Bizikidetza Globala material didaktikoak osagai
horietatik 3 lantzen ditu: ingurumen-bizikidetza, uraren zainketaren
bidez batik bat; gizarte-bizikidetza, kulturartekotasunaren bidez; eta
bizikidetza ekonomikoa, kontsumo arduratsuaren bitartez.
Material didaktiko honen helburu nagusia, hortaz, ikastetxeetan
Bizikidetza Globala sustatzea da, eta informazioa eta lan estrategiak
eskaintzea, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko irakasleei bereziki.
No hay comentarios:
Publicar un comentario