2013/03/12

Ikasle gorrak hizkuntzen curriculumean txertatzea


      Hezkuntza Sailak, hiru dokumentu berriak argitaratu ditu:
Ikasle gorrak hizkuntzen curriculumean txertatzea 
1-      Haur eta Lehen Hezkuntza
2-      Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
3-      Batxilergoa

  Ikasle gorren Lurralde arteko Batzorde Teknikoen ustez, ikasle gorrak,  Haur eta Lehen Hezkuntzako,  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, eta Batxilergoko, hizkuntzen curriculumean txertatzeko eredu-programa baten Lanketa Proiektua beharrezko elementua da, bai implikatutako ikasleentzat eta bai ikasle horiek eskolatuta dauden ikastetxeetako profesionalentzat.

  Garrantzi handiko proiektu bat da, hiru faktore lortzeko ahalegina egiten baitu, lotura hori egitea zaila izan arren. Lehenik eta behin, entzumenaren galerak norbanakoaren hizkuntza-garapenerako dituen ondorioak. Bestelade, norbanako horrek hezkuntza- eta gizarte-inguruko hizkuntzak eskuratzeko duen aukera, eta, azkenik, ikasleen heterogeneotasuna, honako aldagai hauek kontutan hartuta: entzumenaren galeraren maila, galera hori zenbat urterekin hasi zen, entzumen-funtzionaltasuna, etabar. Ezaugarri   guztiak kontuan izanda, norbanako bakoitzaren erantzuna desberdina eta bakarra  izango da.

   Entzumen-gabeziak ahozko hizkuntzak ikasteko orduan sortzen dituen zailtasunak begien bistakoak dira, eta prozesu hori are gehiago nahasten da curriculum arrunteko gainerako ahozko hizkuntzak txertatzen direnean. Horrek dituen inplikazioei buruz gogoeta egiteko, dokumentu hauetan, gorrería duten  ikasleen eta horiek curriculumaren garapenean dituzten inplikazioen ezaugarriei buruzko gogoeta teorikoa ere aipatzen da.




No hay comentarios:

Publicar un comentario