2013/03/22

KORRIKA 18 GAUR BARAKALDON


Gizatasunaren aurpegiak
hizkuntzak.
Hizkuntzen irrifarreak
hiztunak.
Aurpegi bat bakarra maskara bihurtzen denean
edo
Irrifar bat bakarra
 saminean izkutatzen denean
tristura.
II
Gizairudiaren koloreak
hizkuntzak.
Hizkuntzen argia
hiztunak.
Kolore bat bakarra ezabatzean
edo
Argi bat bakarra itzaltzean
iluntasuna.
III
Gizamoniaren melodiak
hizkuntzak.
Hizkuntzen erritmoa
hiztunak.
Melodia bat bakarra gaitzean
edo erritmo bat bakarra ahultzean
ixiltasuna
akabo edertasuna

JOSEBA BARRIOLA

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada