2013/03/21

Udaberria eta Poesia direla eta

Jakina da izenburuak inportanteak direla. Izenburuek hipotesiak eta galderak sortzeko laguntza ematen digute.
Testu honen izenburuak sortarazi ahal digun hipotesiak betiko topikoekin egingo du topo. Esate baterako, Udaberriak hasiera ez-ofiziala gaur hartzen duenez, Unescokoek gaur Poesia ospatzeko aukeratu dute.  

Baliteke ere Udaberriak kutsu magikoa daukala, urtaro zalapartatsu honek lotan egon diren intsektuak, loreak eta alergia ugari berpiztu dituelako. 

Bukatzeko, Nork ez luke esango Udaberria Naturaren misterioa dela? Misterio hitza agertzen baldin bada, errremediorik gabe, Poesia misteriozale amorratua datorkigu gar dardarkarrez Udaberriaren enigmak argitzera. 

Alferrikako garrak!

Gaur egun, azalpen zientifikoa daukagunetik, inor ez dago Poesiak eman nahi dizkigun azalpenen zain.

Entera zaitezte, behingoz, Mnemosineren alaba lirainak, udaberria Lurraren ardatza okertuaren ondorioa baino ez dela.





No hay comentarios:

Publicar un comentario