2013/05/27

ARCE PROIEKTUA, azken topaketa

Orain dela bi urte Arcenautok  hasitako bidaia pasa den astean bukatutzat eman ahal izan dugu, baina, hobeto esanda, benetelako hasiera eman diogu. Orain arte egindako lanaren aurkezpena Huelvan, maiatzaren 23an, arratsaldeko zazpietan suertatu zen.
Urte eta erdian zehar izan diren burutazioak eta ziriborroak garbira pasatu ondoren, Hizkuntza Proiektua bideratzeko ahulkularitzarako gida CD koloretsu moduan daukagu. 
Ikuspegi ugaritatik esperientziak, distantziak eta bideak erakusten dituen mapa  aurkitu ahal da. Lehendabiziz, Hizkuntza-proiektuari dagokion  ibilbidea egiteko beharrak aztertu egiten dira, eta, jarraian, zer komeni den egitea eta zergatik azaltzen saiatu gara.
Gidarekin batera, irakasleentzako prestakuntzari begira, Jardunbide Egokiei buruzko bilduma agertzen da.

 Erromesak baino ez gara,
 bide ezberdinetatik joanda ere, 
lan handiz elkarren bila
abiatzen garenak.
Antoine de Saint-Exupèry



No hay comentarios:

Publicar un comentario