Maiatzaren 14an, Berritzeguneko liburutegian, Bikoteka Irakurtzen programa ikasgeletan landu dituzten irakasleak elkartu dira GRAI taldekidea den Mariona Corcelles-en eskutik azken formazio saioa jasotzeko asmoz.
Ikasturtean zehar eginikoari buruzko hausnarketa egiteaz gain guztion ekarpenetaz oso
proposamen interesgarriak sortu dira hurrengo ikasturtean praktikan
jartzeko, Bikoteka Irakurtzen programan hasi nahi dutenentzako.
Jaso ditugun iradokinzun guztiekin beste blog sarrera bat argitaratuko dugu.
Hemen uzten dizkizuegu saioaren argazki batzuk. Gogoratu nahi dizuegu datorren ikasturterako esperientzia emankor honetako kidea izan nahi baduzue aukera izango duzuela laster. Ekainaren zehar Programan parte hartzeko proposamena helduko da zuen ikastetxeetara. Beraz, zalantzak, galderak edo bestelakoak argitu nahi badituzue jarri harremanetan Berritzeguneko aholkulariekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario