2013/05/14

MAIATZAK 17


HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIA KONTRAKO EGUNA


El próximo viernes, 17 de mayo, se celebra el día internacional contra la homofobia, lesbofobia y transfobia. Las asociaciones LGTB de nuestra Comunidad (Aldarte, Gehitu, Guztiok y Errezpetuz) han elaborado diferentes propuestas para llevar a las aulas y trabajar con nuestros alumnos y alumnas que la elección de una determinada opción sexual no debe suponer discriminación y merece recibir un trato igualitario. Los derechos sexuales también son derechos humanos.
A ellas se suma, un año más, la Diputación de Bizkaia con su campaña 2013. manifiesto, cartel y un CD con los materiales que se hará llegar a todos los centros de Secundaria de Bizkaia en estos días.Todas estas propuestas están recogidas en la web de  “Eskola bakegune” 
                                                  


Datorren maiatzaren 17an homofobia, lesbofobia eta transfobia kontrako eguna ospatuko da. Horretarako LGTB Elkarteek kanpainak eta hezkuntzarako materialak prestatu dituzte. Eskola Bakegune web orrian aurki daitezke elebidunetan. 

ALDARTE (Gay, lesbiana eta transexualen arreta zentrua):
Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetara zuzenduta dagoen gutunean prestatu duten erakusketaren berria eman eta parte hartzera gonbidatzen dute. Erakusketa, “Homofobia iraganeko kontua da” izenpekoa, 13 txartel handiek osatzen dute eta azaltzen diguten ideia hauxe da:  Sexu eskubideak Giza eskubideak dira. DBHko 4. mailara eta Batxilergoko ikasleentzat zuzenduta dago eta gida didaktikarekin batera luzatzen digute.


GEHITU (Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkartea):
“Soineko berria” bideoa (13,46´) eta  bere gida didaktikoa eskeintzen ditu . Nahiz eta DBHko ikasleentzat zuzenduta egon Lehen Hezkuntzan ere erabil daiteke. Aniztasuna, “ezberdina izatea” gaiaren inguruko ideiak, aurreideiak eta sentimenduak plazaratzeko oso proposamen egokia da.
Baita, Bigarren Hezkuntzara egokitutako 2 unitate didaktiko prestatu ditu. Lehenengo Ziklorakoak ikasleen sensibilizazioa eta kontzeptu batzuen definizioa ditu helburu. Unitate honek gida lagungarria dauka. Bigarren Ziklorako unitateak homosexualak edota transexualak diren pertsonen aurkako egoeratan sakontzea eta gogoeta egitea ditu helburu. Unitate honek ere gida lagungarria dauka.

ARARTEKO bulegoa (Euskadiko Autonomia Erkidegoko herritarren eskubideen babeslea):
“RAINBOW Project” Europako gay eta lesbianen elkarteak, eskolak eta komunikabideetako profesionalak harremanetan jartzen dituen proiektu bat eskeintzen digu, haurrek genero-identitaterako eta joera sexualerako duten eskubidea sustatze aldera. 6 eta 16 urte bitarteko ikasleei begira 9 film labur, gida eta baliabide didaktikoak aurki daitezke prestatutako CD batean. Elkarbizitza IV Jardunaldietan partehartzaileen artean banandu ziren. Gida eskuragarri dago esteka honetan


BIZKAIKO ALDUNDIAK  ere, homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako kanpaina, aurten Hezkuntza eremuan ardazturikoa, martxan jarri du. Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetara kanpainiako idatzia, txartela eta baliabidekin argitaratutako CDa helarazi egingo zaizkie.


Beste esteka interesgarriak:
Andalucian aurkeztu duten kanpaina eta materialak


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada