2013/06/24

LUIS CHOYA ALMARAZ-i Omenaldia



Joan den larunbatean, ekainak 22, Luis Choya Almarazi omenaldia egin zion El Regatoko CIHMA egoitzan. Barakaldon, eta Hezkuntza munduan bereziki, oso ospetsu eta garrantzitzua den CIHMA honek hemendik aurrera Luisen izena izango du.

Ekitaldian Luisekin harremanetan izan genuen lagunok, esparru desberdinetatik, bildu ginen. Kultura sailako zinegotziak ireki zuen omenaldia, eta bere atzetik eskoletako errepresentazioan, Bego eta Lourdesek hitz unkigarriak bota zituzten, eskolen aldeko Luisen egindakoa gogoratu eta eskertzen.
Bertaratu  ziren Udaleko lankideen sentimenduei Javier Pratsek  hitza jarri zien. Azkenik, Alkate Jaunak, ere, hitz egin zuen.

Amaitzeko Alkate jaunak eta Luisen emazteak CIHMA- Luis Choya Almaraz plaka berria desestali egin zuten. Horrela, Luisek imagina, sortu eta bultzatu zuen lekuak, eta bertan  Barakaldo Hiri Hezitzaile moduan garatzen den programak merizatako oroimena gordeko du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario