Lau ordutako saioa, bi zatitan banatuta, izan da egitura. Lehen eta Bigarren hezkuntzako irakasleak, hartzaile.
Idazmenaren inguruko esparru guztiak jorratu dira. Testuaren planifikaziotik ebaluazioraino. Testuei buruzko ariketa diseinatzen hasten denetik kalifikazioko itemak erabaki arte. Erabakitze hori era kolegiatuan, irakasle taldearen akordioaren fruitua.
ISEI_IVEIko materialak, Nafarroako Hezkuntza Departamentukoak eta Hizkuntza Eskolekoak erabili dira analisian eta hausnarketan. Hau guztia irakasle taldeetan landu da talde ekintza baita idazmeari ekitea.
Lehen zatian abiapuntua izan da markoari erreparatzea. Marko horrek adierazten du idaztea badela esaldiak idaztea baino gehiago.
Aurre ideiak hauek lirateke:
- Gehienak eskoletan alfabetatzen gara, beraz ikastetxean ikasten dugu idazten
- Erabileran dago gakoa.
- Arlo eta ikasgai bakoitzean idazten da.
Idazteko irakasleek estrategiak esplizitoki irakatsi behar dituzte. Idaztea, laberintoan sartzea bezala da, irakasleok ”haria” eman behar diogu ikasleari onik ateratzen laguntzeko.
Segituan, Euskal Curriculumari so egiten diote idazmenaren inguruan egiten den markoa eta eskakizunak aztertzeko (LHko lehen mailatik BDHko 3.mailara). Markoa, definizioz izan behar denez, gauzatu behar da eskolan konkrezio maila handiagorekin. Hori talde lanean egin beharreko eginkizuna da, ikastetxearen erabaki zehatzak baitira. Aldi berean, familiek eta ikasleek ezagutu behar dituzte ikastetxean erabakitako ebaluazio irizpide eta adierazleak.
Hurrengo urratsean, IVEIn, Nafarroan eta Hizkuntza Eskoletan prestatzen dituzten kanpoko ebaluaziorako idazmen-lanen analisiari ekin diote. Lehen mailatik DBHko3.mailera arte, testu bana aztertu eta kideekin partekatu dute ondorioak ateratzeko.
Bigarren zatian ebaluazioaren txanda izan da. Aztertu ditugu diagnosi ebaluazioan erakundeek erabilitako kalifikazio tresna.
Amaitzeko saioa, taldeka, idazmena lantzeko jarduera diseinatu dute
ESTEKAK

- Rebecca Reagan
- ISEI-IVEI:testuak zuzentzeko irizpideak LH- DBH
- Nafarroa: Orientaciones para corrección de textos escritos: DBH - LH Idazmena zuzentzeko orientabideak LH - DBH
No hay comentarios:
Publicar un comentario