2013/09/17

Bikoteka Irakurtzen 2012-2013, esperientziaren ebaluazioa

Aurreko ikasturtean hasi ginen Bikoteka Irakurtzen ekimenarekin. XXV.Jardunaldi Pedagogikoetan tailer honetan entzudakoa kontuan hartuz, jaso genuen programa honetan interesa zuten hainbat ikastetxeren eskaera, Hobekuntza Planetan ulermena hobetzeko asmoa barne zutelarik.
Barakaldoko Alkartu, El Pilar, La Inmaculada, El Regato, Rontegi, Alazne eta Muskizetik, Muskizko ikastola, animatu ziren eta ikastetxe bakoitzeko irakasle-bikoteak hartu zuen parte ikasturte osoan.
Maiatzean izandako ebaluazioan eginiko iradokizunak jaso eta Arbelako 45.zkiko orrialdeetan idatzi genituen. Honetaz gain, esperientziarekin bideoa bat prestatu genuen, prozesua dokumentatzeko asmoz. Sarrera honetan jasotzen ditugu biak.

Artikuluaren zatia:

Este artículo se nutre de las aportaciones de las doce profesoras que a lo largo de este curso han compartido reuniones, materiales y experiencias.La propuesta de Bikoteka Irakurtzen presenta la lectura como una exigencia de compartir y comunicar. Se vincula, de este modo, a la apreciación que Ángel Gabilondo deja en su libro Darse a la lectura: “Leer no es un acto de ensoñación”.

Hasierako formazio saioan irakasleak programaren ildo nagusiez jabetu ondoren, familientzako batzarrak antolatu, ikasleak prestatu, moodle plataforman dagoen materiala birpasatu, ikasleen adinari egokiak diren mota askotako testuak bilatu, ulermena trebatzeko fitxa berriak sortu eta 24 saio antolatzeko lanari ekin egiten diote.

Irakasleen hitzak:

- Ikasleei dagokienez, haien ikasteko prozesuan esperientzia hau funtsezkoa dela argi dago. Haiek, testuak irakurri eta ulertu ahala, elkarrekin lan egiten ikasten dute. Alde batetik, batek irakurtzen duen bitartean, bestea erne dago, bestearen zain, bestearen erritmoari jarraitzen, bestearen doinuaz ohitzen. Zain egote horrek badakartza elkarrekiko ezagutza eta errespetua. Beste aldetik, testua ulertzeko ariketak lantzen dituztenean, erantzunak proposatu eta adostu behar dituzte, testua ahalik eta ondoen interpretatzeko “bideak” bilatzen dituzte elkarren laguntzaz.

Marian Ibañez & Maite Conde, CEP El Pilar LHI

- Guk geuk ere bikoteka lan egiten ikasi dugu. Hasiera batean, programak bi irakasle eskatzea bi ikasle-taldeak ildo beretik joatekoa zela uste genuen. Logikoa zen erabat; baina nabaria da programa honek bi irakasleok binaka, elkarrekin, koordinazio handiz, lan egitera “behartzen” gaituela. Hauxe da, esperientzia honetan irakasleok ere ikasle gara. Bikote osatzen garela sentitzeak konfidantza eta kemena sortarazten ditu.

Elena Gonzalez & Irene Rojo, CPEIS La Inmaculada HLBHIP

- Moodle plataforman dagoen materialari dagokionez, laguntza handikoa izan dela uste dugu. Sistema honek lan egiteko fitxak sortzea eta konpartitzea ahalbideratzen du.- Deigarri suertatu zaigu zer ondo egokitzen diren errolaz. Geure aukera tutoretza elkarkaria izan da, beraz errolak trukatzen dira, eta tutore izatea dagokienean, ziurtasun handia adierazten dute, denboraren kontrola hartzen dute, galderak egiten dizkieten tutoratuei laguntza emateko asmoz.

Miren Hernandez & Carmen Blanco, CEP Rontegi LHI

- Gurasoen partaidetzarekin nahiko pozik gaude. Hasierako batzarrera egia esan, guraso askorik ez zen etorri, baina gero martxan jarri ahala, programan gero eta jende gehiago joan da sartzen.Alde onak jaso ditugun gurasoen gogoak eta erantzun positiboak izan dira. Interes handia erakutsi dute programarekiko eta hau bukatutakoan ere, jarraitzeko gogoa adierazi dute. Programaren helburua klabea izan da, bikainki baloratu baitute beraien seme-alaben ulermen gaitasuna hobetzeko aukera eta aukera horretan, beraiek izatea partaide aktibo eta laguntzaileak.


Haizea Aretxaga & Eunate Urquiza , CPEIS El Regato HLBHIP

- Saioak ordubetekoak izaten dira; lana burutu ondoren komunean ipintzen ditugu egindako lanak, zalantzak zuzentzen ditugu eta bikoteen lanaren balorapena ere egiten da. Irakasleok ere gure balorapena azaltzen diegu. Hauxe da balorapenarako erabiltzen dugun metodoa, honela papera aurrezten dugu eta umeak zintzoagoak dira eritzia ematean. Sarritan, interneteri esker, landutako gaiarekin zerikusia duten bideoak, irudiak, abestiak, jolasak … proiektatzen dizkiegu arbel digitala dela medio, eta umeek gustora hartzen dute.

Inmaculada De Caso & Lourdes Urkijo , CEP Alkartu Ikastola LHI

- Tutore errola hartzen duten ikasleek ulermenerako estrategiak biziki trebatzen dituzte eta tutoratu errola dutenei oso lagungarria suertatzen zaie, zailtasunak eta arazoak gainditzeko baliabideak ikaskide batengandik ikasi ahal dituztelako. Ohiko gatazkak gorabereha, ikasgelan lan kooperatiboa garatzeko giroa nabaria da.

Adela Arana & Alba Elías, CPEIS Alazne HLBHIP

Amaitzeko, ekainean aurkeztu genuen esperientzia Barakaldoko gure Berritzeguneko kideoi:




Aurten Bikoteka Irakurtzen mintegia hilero izango da. Urriaren 3an hasiko da, Mariona Corcelles-en  goiz osoko lehen formazio saioarekin. Urriaren 8an, 15:00etatik 16:30ak arte lehen mintegiko saioa izango da. Ondoko helbidean duzue izena emateko lotura.

No hay comentarios:

Publicar un comentario