Aurten oso pozik gaude Barakaldoko 12 ikastetxek parte hartuko dutelako. Haien artean, 9 lehen hezkuntzan arituko direnak eta 3 bigarren hezkuntzako lehen zikloan. Zortzi dira ikastetxe publikoak eta lau itunpekoak.
Lehen goizeko tartean programaren ezaugarriak ezagutu genituen. Zalantzak argitzeko unea ere izan genuen. Azken goizaren tartean, moodle-ko aulaice gela birtualean aritu ginen. Hiruhilekoaren eginkizunak ere zehatzu ziren.
Asteartean, urriaren 8an, lehen mintegi saioa izan genuen. Kontu teknikoek, espero genuen bezala, bete zuten saioaren gehiena eta azken tartean ulermen fitxak ebaluatzen aritu ginen.
Aurten proposatzen dugun egitura honakoa izango da:
- 3 formazio saioak GRAI-ko arduradunarekin
- Mintegi saioak, hilero:
- Materialak sortzeko
- Elkarbanatzeko
- Formazio teknologikoa jasotzeko
- Sarea sortzeko.
- Curriculuma eta irakurmena: hausnarketa egiteko.
- Aholkulariok ikastetxeetan laguntza:
- Ikasleekiko saioetan irakaslearekin batera aritzeko.
- Dokumentatzeko prozesua.
- Behatzaileen lana egiteko.
- Honetaz gain, aholkulariok:
- Dinamizatuko dugu Aulaice-ko foroa elkarrizketak sortzeko, ikasteko, motibatzeko...
- Euskarri digital batean biltzen joango gara sorturiko materialak, interesgarriak izan daitezkeen beste batzuk, curriculum kontuak eta abarrak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario