2013/11/15

Bikoteka mintegia: 3. saioa

Asteartean, Clara Campoamor kultur etxean, Bikoteka mintegiaren hirugarren saioa izan genuen. Oso saio emankorra izan zela uste dugu.

ACL proben inguruko azalpena eman ondoren, irakurmenaren konpetentziaz aritu ginen. Gero, taldeka, ziklo eta etapen arabera, jarduera fitxak ekiteari ekin zioten. Aurreko bigarren saioan egokitu zitzaien testu-motaren arabera, aukeratutako testuak mahai gainean zituzten, mota askotakoak, errealak eta funtzio desberdinak betetzeko sortuak izan direnak.

Gustura aritu ginen Berritzeguneko aholkulariak eta Alkartu, Arteagabeitia, El Pilar, La Inmaculada, El Rosario, Trueba, Beurko, Cruces, Alazne, Rontegi, Larrea eta El Regato ikastetxeetatik etorritako 28 lagun. Horretaz gain, maila, etapa eta espezialitate desberdinetako irakasleak elkar-lanean aritu ziren, errealitate desberdinak bizi arren (edo hori dela eta, segun nolako begirada jartzen dugun) helburu komun batean jardun zuten. Horri, kooperazioa deitzen diogu. Argazkietan ikusten duzuen bezala, partekatu dute lana elkarri laguntzen eta aholkatzen.

Kooperazioan lanean aritzea emankorragoa dela eta  jarduerak diseinatzeari ekitean benetako zailtasunak ikustatzen direla ondorioztatu zuen bertan zegoen irakasle batek. Guk ere hala uste dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario