2013/12/15

IRAKURBENTURA proiektua




2013-14 ikasturte honetan Barakaldoko IES Cruces BHI-k Bikoteka Irakurtzen programan parte hartzen du. Programa hau berdinen arteko tutoretzan oinarritzen da eta irakurtzeko gaitasuna hobetzea da bere helburu nagusia.

Esperientzia berri hau IRAKURBENTURA proiektuaz aberazten dute DBHko 2.mailako B ereduko ikasleek Barakaldoko Arteagabeitia HLHIko 5 urteko umeekin batera.

Proiektuaren helburuak dira:
  • ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazmena euskeraz hobetzeaz
  • konpetzentzia batzuk garatzea: norbere autonomiarako eta ekimenerako k.( arduraren kontzientzia hartzea, autoestimua, kontrol emozionala…); gizarterako eta herritartasunerako k.(lankidetza, enpatia…); informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko k. (proiektuaren Institutoko blogean parte hartzea); ikasten ikasteko k.( norbereraren gaitasunen eta haiek garatzeko estrategien kontzientzia hartzea, motibazioa, norbere buruan konfidantza eta ikasteko gogoa izatea…), besteak beste.
Ikasleen aurkezpenen bideoen trukaketak eman zion hasiera esperientziari. Gainera, DBHkoek lehenengo bisitaren berri emateko gutunak bidali zizkioten haur hezkuntzako umeei.

Aldez aurretik, eta topaketa prestatzeko asmoz, DBHko ikasleei formazio saio batean 5 urteko umeen oinarrizko ezaugarriak (haien gustokoenak, interesak, beharrak…) azaldu nizkien eta beteko zuten tutorearen rolaren betebeharrez eta garrantziaz jakinerazi nien.

Proiektuarekin oso motibaturik, jarduera batzuk planifikatu zituzten abenduaren 3an 5 urteko geletan ume txikitxuekin gauzatzeko.

Lehenengo topaketa izanda, guk, parte hartu dugunok, hots, ikasleok, irakasleok, aholkulariok eta zuzendaritza taldekideok, oso positibotzat baloratu dugu esperientzia. Ikasle nagusiak baloraturik eta egindako lanagatik harro sentitu dira.

DBHko ikasleek lehen topaketaren oroigarri bat eraman zuten, 5 urtekoek haiekin batera eginiko tximeletak, eta beren institutoaren sarreran Euskera eguna ospatzeko ormairudi batean kokatu zituzten institutokoekin konpartitzeko asmoz.

Proiektua hasi baino ez da egin baina jadanik, hurrengo topaketetan ilusioa jarrita dugu non, bestek beste, ipuinak kontatzen ikasiko duten.

Jarduera hauek adierazten dute errealak diren testuinguruek eta motibagarriak zein aktiboak diren metodologiek ikaskuntza sortzeko ahalmena dutela eta ikasketa erreala, testuinguruan kokatua eta konpetentziala lortzen dela.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario