Hauek dira 13-14 ikasturtean parte hartuko duten ikastetxeak: N.S. del Rosario Ik., Beurko BHI, S.P. de Nola Ik., Trueba BHI, Alazne Ik., La Milagrosa Ik, S. J. Bosco Ik.eta Cruces BHI.
17 talde izango dira aurtengo protagonistak eta Aiorak, aktoresak, talde bakoitzean 12 ordu izango ditu helburuak lortzeko, aipatu behar dugu irakasleak gela barruan egongo direla eta prozesu horretan parte hartuko dutela.
Hala ere, artikulu honetan Gurutzetako ikasleek Aiorari egindako elkarrizketa zuekin konpartitu nahi dugu, bera izan da, azkenean, antzerkiarekiko grina, zaletasuna eta gogoak landu dituena eta gauza bat ahaztu barik...dena EUSKARAZ!
Gurutzeta Institutuko DBHko 2.mailako ikasleek prestatutako galderak.
Txikitan zinenean, zer izan nahi zenuen nagusitan? "Egia esan, uste dut betidanik nahi izan dudala aktore izan. Garai batean ez neukan oso argi aktore lanbide normal bat zenik eta badaezpada banituen beste lanbide batzuk buruan, antzezle izatearen atzetik irakasle eta kazetari adibidez
Noiz eta zergatik pentsatu zenuen aktoresa izatea? Ba ala dago zure familian beste aktoreren bat?
Ikastola garaian lagun taldearekin beti ibiltzen ginen geure kabuz antzezlanak edota dantzak prestatzen jolasorduetan. Ihauterietan, kurtso bukaeran, irteeraren bat egiten bagenuen...edozein aitzaki aprobetxatzen genuen zerbait prestatzeko.Nire familian ez dago farandulerorik. Baina aita edo amarengandik datorrela esan beharko banu, amarengandik. Oso salsera eta lotsabakoa delako.
Zenbat denbora daramazu antzerkia egiten?
Ikastolan nengoela,Erandion, lagun batekin emakumeen elkartean dantza eta antzerkia egiten zela ikusi genuen. Animatu ginen eta apuntatzea erabaki genuen. “Bonbolinak” zuen izena taldeak eta guk 13 urte inguru, eta beste guztiek 40tik gora zeukaten, baita 60 ere.
Zein izan zen zure lehen antzerki lana? Eta zure lehenengo pertsonaia? Urduri al zeunden?
Ikastolako antzezlanak kontuan izan gabe, Bonbolinak-ekin hasi ginenean Lorcaren “La casa de Bernarda Alba” egiten zeuden eta horrekin hasi ginen (1996). Hasieran “emakume 2” pertsonaia nintzela uste dut, izenik ere ez zeukan pertsonaia alegia. Baina talde horrekin gehien gogoratzen dudan antzezlana Albert Boadellaren “El Nacional” da. Urte batzuk beranduago izan zen, 2003an. Beste antzezlan batzuk egin genituen, baina horretan, eszenan nengoen denbora luzez. Eszenan baina hitz egin gabe, eta hori oso lan gogorra da. Obra hau estrenatu behar genuen egunean, ez nuen joan nahi. Katastrofe bat gertatzea nahi nuen, lurrak ni irenstea edo horrelako zerbait. Eta eskerrak joan nintzela eta beldur horri aurre egin niola, hilabete batzuk beranduago antzezpen onenari saria eman zidaten.
"Zein izan da zuk egindako antzezlan arrakastatsuena?
“Haritzaren azalera zehatza”. Ez dakit arrakastatsuena izan den, baina zuzendaritzan artista bi ibili ziren eta oso prozesu polita izan zen. Kukubiltxo konpainiak helduentzako egin zuen lehenengo ikuskizuna izan zen, Ecuadorretik etorritako Aristides Vargas-en zuzendaritzapean.
"Egin al duzu inoiz biraren bat antzezlan batekin?
Bai, Euskal Herritik; normalean. Egin ditudan antzezlan gehienak euskaraz egin ditut eta Euskal Herri osoko antzoki, kultur-etxe edota plazatan antzeztu ditugu. Euskal Herritik kanpo Bartzelonan, Madrilen, Portugalen, Sevillan, Ecuador eta Colombian.
"Agertu al zara inoiz telebistan iragarkiren bat edo egiten?
Bai, iragarki bat baino gehiago egin dut telebista. Eusko Jaurlaritzakoa, ETBkoa eta besteren bat, baina arrakasta gehien izan zuena Vodafonekoa izan zen estatu mailan emititu baitzuten.
"Pentsatu al duzu pelikularen bat egitea? Gogoko zenuke?
"Bai, asko gustatuko litzaidake. 2003an “Agujeros en el cielo” izenburuko filmean paper garrantzitsua izan nuen. Antzerki eskolan nengoen kastina egin nuenean eta aukeratu nindutenean ia ez nuen sinesten. Orain, urteak pasa dira eta asko gustatuko litzaidake filmeren batean parte hartzea. Asko gustatzen zait talde lan ezberdinetan lan egitea. Eskerrak film laburrak egiteko aukera izaten dudala. Istoria bat kontatzeko beste modu bat delako eta asko gustatzen zait.
"Maniaren bat baduzu, edo zerbait berezirik egiten duzu antzeztu baino lehen?
Antzezlanerako prestatu hori baino ez. Gorputza, ahotsa eta burua prest jarri behar da eszenara joateko. Kontzentratuta eta taula gainean disfrutatzeko prest. Lurrean etzanda egoten naiz luzapenak egiten eta gero atrezzo elementu guztiak bere lekuan daudela konprobatzen dut.
Noiz hasi zinen Antzerk_Hizkuntzan?
2010ean hasi nintzen. Lehenengo urtean ez nuen asko disfrutatu. Proiektuarekin oso gustora egon arren, ez nuen lana ondo menperatzen eta segurtasun falta nuen. Bigarren urtean dena aldatu zen. Ikasten jarraituko dut beti, baina orain badakit nire lanak balio bat duela.
"Gustura bizi al zara Antzerk_Hizkuntzaren munduan?
Bai, oso gustora. Badira hiru urte eta badakit zer egiten dudan ondo eta zertan ikasi behar dudan oraindik asko, baina oso gustora egiten dut. Asko gustatzen zait baita ere ikasle zein irakasleek aditasunez entzuten didatenean. Izugarria da ikasleekin ikasten dena.
Guk egin ditugun antzezlan guztietatik, zein da gehien gustatu zaizuna?
Zuena, (kar, kar). Ez dakit. Talde gehienekin oso prozesu politak bizi izan ditut, eta egia esan jendeaurrean egiteko momentuan, batzutan, ikasleek aho zabalik utzi naute. Aurreko egunean antzezlana kilikolo egon bada ere, antzerkiaren majiak bizipoza eman die ikasleei eta kriston antzezpenak egin dituzte.
"Batzuei antzerki egitea gustatzen zaigu.Aholkuaren bat eman ahal diguzu bide horretatik jarraitzeko?
Antzerkian eta edozein gauzatan: benetan gustatzen zaizuna egizue beti. Egiten duzuena gustatzen bazaizue gehiago ikasiko duzue, gustorako, ahalegin handiagoak egingo dituzue eta zoriontsuagoa izango zarete. Eta antzerkiarekin bereziki, saiatu zeure burua ez epaitzen. Antzerkiari dagozkion tresna asko ikasi daitezke, baina jendeaurrean jartzeko momentuan utzi tresna hauek zure barrutik lasai irtetzen eta disfrutatu. Momentukoa bizi!
Aiora, aktoresa izatetik bizi al da? Edo baduzu beste lanaren bat?
Ba, aktore izateaz aparte irakasle ere banaiz, kar kar. Antzerkiak arlo asko ditu eta oso lan ezberdinak egin ditut baina beti antzerkiari edo arte-eszenikoei lotuta.
"Nolakoa da zure egun arrunt bat?
Konpainiaren lokalean elkartzen gara furgonetan eszenografia, atrezzo eta arropak gordetzeko. Orduan abiatzen gara emanaldia dugun herrirantz. Normalean, antzezlanaren ordua baino bi ordu lehenago egoten gara han. Soinu frogak egiteko, argi guztiak prest daudela ikusteko, eszenografia montatzeko eta gero gu geu aktuaziorako prestatzeko (beroketa, testu birpasaketa...)Eszenatokia libre uzten dugu ikuslegoa sartzeko eta gu jantzi eta maikillatzera goaz. Eta iritsi da disfrutatzeko momentua!"Gero dena batu, furgonan sartu eta lokalera gauzak berriz ere bere tokian uzteko, hurrengo emanaldiaren zain.
Seme-alabarik izan ezkero, gustatuko litzaizuke aktore-aktoresa izatea?
Ez dit ardura egia esan. Badakit jende askok gaizki pasatzen duela lanbide honetan; ez dago egonkortasunik, egun txarra baduzu ere eszenatokira atera eta zure onena atera behar duzu beti...Nik, lanbide eder hau aukeratuko balu, ahal beste lagunduko nioke.
"Lagun asko egin dituzu antzezlanetan?
Bai. Orain ditudan lagun asko antzerkiaren inguruan ezagututakoak dira. Konpainia ezberdinetan aritutakoa naiz, ikastaroetan jende asko ezagutzen da baita ere...
"Zure lanbidean, zer da gehien betetzen zaituena?
Konpainia batek kontratatuta batzutan zuk egingo ez zenituzken antzezlanak egiten dituzu, zuk landuko ez zenituzken gaiak. Baina antzezlanean kontatzen den istorioak bihotza ikutzen dizunean, eta gainera ondo kontatuta dagoenean: testu polita, argiztapena, musika... antzezlanak sortzen duen giroa eta estetika ederra bada... Hori izugarria da. Eta gainera ni neu nire interpretazioarekin pozik banago...eszenatokira ateratzen naiz “hemen nago, begira nazazue” esaten bezala.
"Aktoresa ez bazina, zer gustatuko litzaizuke izatea? Zergatik?
Ez dakit. Egia esan, oso zaila egiten zait honetan pentsatzea. Pertsonak asko gustatzen zaizkit, pertsonen jarrerak begiratzea...
"Zerbait gehiago aipatu nahi duzu?
Aktore izango naiz betiko, ez dakit jubilazioa nahi izango dudan inoiz. Eta nerabeei klase ematen jarraitu nahi dut zoriontsu egiten nauen bitartean. Ilusio handiz hartzen ditudalako taldeak eta... behin baino gehiagotan hunkitu egin naiz klasean ikasleen arteko harremanarekin.
Mila esker gurekin egiten duzun lanagatik!!!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario