Gaur goizean 36 lagun bildu gara Barakaldoko Berritzegunean GRAIko berdinen arteko tutoretza ikertze taldearen barruan dagoen Bikoketa Irakurtzen formazio saioa izan dugu. Programaren aholkularia den Mariona Corcelles-en bigarren formazio saioa izan da hau.
Saio honen helburua ikasturteko lehenengo hiruhilekoan ikastetxeetan egindako lana, zalantzak eta iritziak partekatzeko gunea izatea da.

Guztietan ekarpenak jaso dira, iritziak eta gomendioak elkar trukatu ditugu eta amaitzeko ikastetxeen arteko bisitaz aritu gara.
Bigarren hiruhilabete honetako lana programa praktikan jartzea da 12 ikastetxeetako ikasgeletan, bai lehen hezkuntzan bai bigarren hezkuntzan.
Otsailean hurrengo mintegi saioa izango dugu guztion artean irakurmena lantzeko testuak ekoizteko eta elkarren artean ikasten jarraitzeko, besteak beste.

Lehen formazio saioaren kronika
Abenduaren mintegi saioa
No hay comentarios:
Publicar un comentario