2014/02/10

Apps berriak euskaraz ikasleekin erabiltzeko

Azken aste honetan jaso dut poztu nauen berria: kaleratu dira hezkuntza esparrurako apps batzuk euskaraz ikasleekin erabiltzeko.

Esta semana he recibido una estupenda noticia educativa: se han puesto en Itunes, Google Play y Google Chrome web store nuevas aplicaciones educativas gratuitas en euskara.

Egia esanda, momentuz, tresna mugikorrak ez dira zabaldu zentruetan jasotzen den hornikuntza teknologikoaren barruan eta ikasleek, askotan, dituzten 2.0 gailuak ere ez dira erabiltzen geletan. Baina esan beharra dago ez dela batere tresneria garestia, bestela ikusi edozein dendetan dauden prezioak. Beste kontua da hariz gabeko konexioa zelakoa den, ea kalitatezkoa den edo ea etenak gertatzen diren ala ez.

Orain gutxi arte, mugikorrak edo tablet-ak ez ditugu hezitzeko tresna gisa ikusi.

Halere, bai IOS sistema duten I.pad-ek bai Android sistema dutenek bai Windows sistema eragilearekin datozenek apps (edo aplikazio mugikorrak) anitz izan dute irakasleek erabiltzeko.

Orain bi urte, Peñaranda de Bracamonte-n izandako topaketan, apps horiek erabiliz planifikaturiko jarduera didaktikoak ikusi nituen. Urte horretan zehar, hainbat ikastetxeetan martxan jarri zuten tablets-ekin eta mugikorrekin esperientzia didaktiko batzuk eta topaketan erakutsi zizkiguten. Hemen talde berriztatzailearen bloga.

Milaka aplikazio egon arren, eta asko doan izanda, ez dira maiz erabiltzen. Askotan,  euskaraz ez daudelako. Horregatik poztu naiz ondokoen berri jasotzean.

Aplikazio guztiak  I-pad-etan, Android tablet-etan instalatu eta erabiltzeaz gain, Google Chrome nabigatzailean instalatu daitezke. Beraz, edozein ordenadoretan erabiltzeko aukera ere badugu. Hala esperimentatu dezakegu dituen ezaugarriak eta, tabletak guztiz zabalduta egongo direnean (eta nire ustez, aurki gertatzuko da hau) ezagunak izango dira. Chrome erabiltzekotan, "Unity web player" instalatu behar. Agian (ez dut probatu) administratzailearen baimena beharko duzue instalatzeko. Azken instalazio pausuan baimena eman behar diozue nabigatzaileari exekutatzeko.

Ondokoak Virtualware enpresak eginiko aplikazioak dira. Enpresaren web-ean hezkuntzarako eginiko hainbat programa ikusi eta deskargatzeko aukera izango duzue. Egin klik "potfolio" atalean eta bertan "educación" arloan

AZOKA: Santo Tomas azoka inguruko jolasa.
TAK-TAK: erritmoa jarraitu txalaparta jotzen. Instalazioan agertzen den azalpena:
Soinua, ilustrazioak eta kulturen arteko laguntasuna biltzen dituen jolasa da.
Txalaparta eta Djembearen erritmoak jarraitu Noemi Bellotak egindako margolanekin gozatzeko.
Zure irudi kolekzioa sortu eta Twitter edo Facebook erabilita elkarbanatu itzazu.
GIZAKI: Euskal kulturaren inguruko jolasa.
JOTAKE: Herri kirolen inguruko jolasa. Baserrietan egin ohi den lana ezagutzea du helburu.

 ZetGeG: zetazioak ezagutzea du ardatz. 3D eginiko animaliak ikusteko aukera (errealitate gehitua). Ambar Itsas Faunaren ikerketa eta Babeserako Elkartearen Gida ofiziala da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada