2014/02/04

David Perkins adituari zenbait hitz


El Mundo egunkarian elkarrizketa bat egin zuten  Harvard-eko Unibertsitateko David Perkins ikertzailearekin 'Hay que educar a los niños para lo desconocido y lo inesperado'
. Nahiz eta zientzia eremukoa izan, hizkuntza eta gizarte eremuarekin lotuta dauden iritziak ere eman zituen: horrexegatik, nik neuk, bigarren eremukoa naizelarik, nire ikuspegitik , komentatuko ditut ikertzailearen azalpenak.

Ikertzaile honek Zero Proiektua ezarri zuen , ikaslearen sormena eta kritika egiteko gaitasuna edo konpetentzia garatzeko asmoa duen proiektukidea izanik, benetako ikasleek kritikoak eta sortzaileak izan behar dute eta.

Gainera, ikasleek ezezaguna denari eta ustekabean agertzen denari aurre egiteko prestakuntzaz hornitu behar dutela dio Perkins adituak, eta ni, irakasle bezala, ados nago, ikasleek gaitza eta ona bereiztu ahal dezaten, testuinguruaren kontuak argia eman ahal diezaien, ziurtasuna sendotzeko, eta, asken finean, nork bere buruaren muga pertsonalak gehienez zabaltzeko.

Bestaldetik, Historiaren edukien lantzeari buruzko iritziak ere ematen ditu Harvard-eko Unibertsitateko irakasleak. Niri iritzi hauek bereziki interesgarri iruditu zaizkit, historigilea naizelako.

  • Horrela, Frantziako iraultza (1789) gertaera historikoa ikastea proposatzen du gaur egungo munduko egoeraren ispilua izango balitz bezala, politikako, gizarteko, ekonomiako, etabarreko baldintzetaz jabe daitezen ikasleak. “Kontuz honekin!”, pentsatzen dut nik, ikasgelako esperientziatik etorritako emaitzak hartuta: argitaletxeek ere, orain dela denboraldia, garai eta garaiko gizakien, biztanleen edo hirritarren testuingua kenduta, testu historikoak lantzea planteiatu zituzten. Baina, nire ustez, porrot gin zuten liburu horiek, zeren ikasleak, ikasi eta gero, azkenean, erdiaroko “rojo”etaz, esate baterako, hitz egiten hasi ahal ziren, terminoak nahastuz eta nahaste borrastearen menpekoak zirelarik.

Ez, nire uste apalaz, hari kronologikoa garrantzitsua da (ahalik eta errezen emanikoa, noski, hots, funtsezko gertaerekin lotutako datak landuz), testu onak aukeratuz , eta, batez ere, gizakiaren baldintzak ezagutzea da garrantzitsuena, ez “porque sí” ikasitakoak, baizik eta, gaurko hiritarraren edo, zentzu zabalago batetik, gaur egungo gizabanakoaren egoerarekin konparatzeko eta ispiritu kritiko baten emaitzak jaso ahal izateko.

Ikertzaile hau IKT ak ikastetxeetan erabiltzearen defendatzailea da, baina, adimeneko moduz (hark berak dioenez): IKTekin ez da Historia desagertu; ikasgai hau beste modu batez landuko da, iraganeko gertaerak azterketa konparatibo erraztuan, sakonean eta laburrean bilduz, IKTko tresna oparoak erabiliz (informazioa eta ezagupena bera aberasteko).

  • Bestaldetik, mundu osoko hiritarrak izango balira bezala hezi behar ditugula ikasleak dio ikertzaileak. Ez nagoela ados esango nuke: testuinguru zabalegia iruditzen zait, muga “bigunak” dituen markua, ez malguak, baizik eta bigunak, haria galtzeko eremua. Ikasleak legeak babestutako gizabanako bat bezala heztea nahiago dut nik, eta hau herrialdeen Estatuetatik, Estatuen markotik, pasatzen da, gizabanako zehatzaren historia osoa, kontrastatua eta errigoreak eraikia jasota.

No hay comentarios:

Publicar un comentario