Hasiera emateko, Sestaoko Berritzeguneko zuzendaria, Berrikuntza Saileko Zuzendaria eta Portugaleteko Alkatea egon dira mahaian.
Harrera egin ondoren, Luis Pereda matematikoaren txanda izan da. Goiz osoko saioan matematikako konpetentziaren inguruan aritu da. Lehen zatian, disziplinaren dimentsioaz aritu da. Problemen ebazpena ardatza izanda, horren inguruan kokatu ditu beste dimentsioak: zenbakikuntza, magnitude eta neurketa, geometria eta estatistika eta probabilitatea. Honetaz gain, ebazpenaren prozesuaz jabetzea eta hori komunikatzeko gai izatea dira matematikan konpetentea izatea da.
Bigarren zatian, metodologiaz aritu da. Irakasleak problemen aurrean erabiltzen dituen estrategiak eta bere pentsamendua ikusgai egin behar ditu ikasgelan, modelajea eginez; gero ikasleek bai era kooperatiboan edo banakako lanean erabiltzeko. Aldi berean hizkuntza konpetentzia jorratu behar da, berezkoa den hiztegia menderatzeko eta problemen ebazpenaren prozesua komunikatzeko. Ikas saioak hasi behar dira talde handian, irakasleak egiten dituen prozesuak azalaratzen, gero bikoteka lan egin behar dute (berdinen arteko tutoretzaren bitartez) eta azkenik, banaka.
Amaitzeko, Erein argitaletxean dauden bere materialen berri eman du: CD interaktiboa dago osagarri gisa (gaztelaniaz eta euskaraz) entrenamendua ahalbideratzeko. Etxean familiarekin batera erabiltzeko oso praktikoa dela adierazi du.
Atsedenaldian, Eustat-eko "eskola web"-eko arduradunak excell programan eginda dagoen material berria jarri dutela kontatu digu. Lehen Hezkuntzarako ondoko helbideetan dituzue: euskaraz - gaztelaniaz - ingelesez
No hay comentarios:
Publicar un comentario